San Juan baleontzia, Arkeologia Esperimentaleko proiektua
Author
Hidalgo Jiménez, Sara
Metadata
Show full item recordAbstract
Arkeologia Esperimentalak barneratzen duen ikerketa-eremuen aniztasuna,
elkarren artean dituzten ezberdintasunen baliokidea da. Hurrengo lerroetan, bada,
diziplina zientifiko honen hasiera, bilakaera eta izaera aztertuko ditugu, lanaren
funtsezko interesa den Ontzi eta Itsasontzien Arkeologia Esperimentalean barneratzeko;
hain zuzen ere, XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntzan.
1563. urtean Pasaian eraikitako San Juan itsasontzia, Kanadako Labrador
Penintsulan kokatuta dagoen Red Bay izaneko badian ondoratu zen, laurehun urte
geroago baleontziaren aurkikuntzarekin, indusketa arkeologikoak burutu ziren
berreskuratua izan zen arte. Hortik aurrera, Albaola Itsas Kultur Faktoriak XVI.
mendeko euskal ontzia berreraikitzeko proiektua aurkeztu zuen, Kanadako arkeologoek
ur-azpiko indusketa burutzetik garatutako jatorrizko planoetan oinarrituz.
Horrenbestez, San Juanen berreraikuntza prozesua -Arkeologia Esperimentaleko
proiektu gisa-, ikerketa zientifikoak ezartzen dituen oinarriak jarraituz bideratzen ari da,
garaian aurkitu zitezkeen benetako materialak eta lan prozedurak erabiliz.
Proiektuaren zorroztasun zientifikoa bermatzea ezinbestekoa den heinean,
eraikuntza prozesuan zehar gauzatutako aurkikuntza, aldaketa, problematika zein
ebidentzia ororen erregistroa beharrezkoa dela azpimarratu dugu. Izan ere, hori izango
da esperimentuaren arrakastaren eragile nabarmenetarikoa, Arkeologia
Esperimentalaren oinarria eta proiektuarekiko gure ekarpena.
Horretarako baina, San Juanen berreraikuntza burutzen duen profesional
taldearen inplikazioa premiazkoa da, lan-erritmoari eta baleontziaren ezaugarriei
egokitutako erregistro-protokoloa eratzeko.