Siziliako hondamena, Peloponesoko Gerraren gakoa?
View/ Open
Author
Aparicio Larburu, Lorea
Metadata
Show full item recordAbstract
K.a. V. mendean zehar Greziako bi potentzia nagusiak, Atenas
eta Esparta,
Peloponesoko Gerra
deritzon lehian murgildu ziren 27 urtez. Bi hirien arteko liskarrak
ezagunak ziren jada, bizimodu guztiz bestelakoa zeramaten eta bakoitzaren aliantzak ere
ezberdinak ziren. Arrazoi desberdinak zirela eta, azkenerako K.a. 431ean gerra piztu
zen, hamar urtez iraungo zuen gerra Arkidamiarrari hasiera emanaz. Atenastar eta
lazedemoniarren arteko gatazkak eman ez ezik, aliatuak eta etsaiak ziren hirien arteko
borrokak ere gertatu ziren. Tebas eta Platearen arteko iskanbilek abiarazi zuten
gerra,
eta Kortzirako
erreboltak
ere ez ziren mesedegarri
izan.
K.a. 427an begirada Magna
Greziarantz zuzendu zuten atenastarrek,
beren aliatuak
bertako tira-biretan
laguntzearren espedizioa
prestatu zutelarik.
Konpondu bezain pronto,
Heladera itzuli
ziren, bertan arazoak ez baitziren gutxi.
Indarrak ahultzean, bi potentziek Niziasek
proposaturiko bakea sinatu zuten K.a. 421ean,
50urtez erasoaldia eten egingo zutela zin
eginez. Baina gauzak hobetu barik, hiru urteren
ondoren Mantineako batailan gerra
berpiztu zen espartarren
garaipen berri batekin. Batailak edonon, atenastarrek beren
mugak zabaltzeko aukera aparta ikusi zuten garaia
honetan, Siziliako espedizioa
martxan jarriz. Hasieratik zalantza anitz sorrarazi zituen plana izanik,
Altzibiades,
Nizias eta Lamako estrategoen
buruzagipean
Sizilia konkistatzearren abiatu ziren K.a.
415ean. Greziarrek armada prestatzeari ekin zioten, sirakusarrak, lazedemoniarren
aliatuak, beren hiria babesteaz arduratzen ziren bitartean. Altzibiadesek
kanpaina
utzi
behar izan zuenean, armada espedizioaren alde ez zeuden estrategoen esku gelditu zen.
Katanian kanpamentua finkatu ostean, sirakusarrak ezustean harrapatzeko saiakerak
behin eta berriz
egin bazituzten ere, arerio haiek garaitzea zaila zela frogatuko zuten.
Sirakusa setiatzea helburu nagusian bilakatu zen, horretarako atenastar errefortzuak
iritsi zirelarik irlara eta halaber, espartarren tropak ere bertan lehorreratu ziren haien
aliatuak laguntzearren. Norgehiagoka anitzen ostean, atenastarrek ezin izan zioten aurre
egin etsaien erasoei eta K.a. 413an, amore ematen amaitu zuten. Peloponeson,
espartarrak nagusi sentituz, pertsiarren laguntzarekin Atenastar indarrak suntsitzeko
azken erasoak egin eta haien garaipenarekin, K.a. 407rako gerra amaitutzat eman zen.
Demokrazia sistemaren parean, Atenasen gainbehera eman zen, mendean zehar
lortutako oparotasun oro itzali zelarik ezinbestean.