Txanponaren erabilera Donemiliaga Kukula monasterioaren agirien arabera, X.-XI. mendeetan
View/ Open
Author
Hirigaray Labeguerie, Bixente
Metadata
Show full item recordAbstract
"raisce" hitzari buruzko hurbilketa, 1000-1100 Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano kartularioko testuetan oinarrituz. Hizkuntza euskara. Lan honetan, Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano kartularioa izan da ene
euskarria. Izan ere, arlo ekonomikoari buruzko berezitasun bat nahi izan dut aztertu:
raisce-a. Hitz hau, gaur egun, ez da oraindik argitua eta etimologia arabiarrekoa da.
Kartularioko testu batzuetan agertzen da, ondasun higiezinen trukaketa edo salmentetan
hain zuzen ere. Salgaiari ematen zaion prezioaz gain,
raisce-a gehitzen zaio. Tradizio
kulturala edo ekonomiko-soziala izan, ene helburua izan da hitz honi buruzko
hurbilketa baten egitea, azken finean, hobeki ulertzeko gisan. Lanketa honetan,
definizio zehatz baten aurkitzea zaila zenez, landu nahi izan ditut hitzaren agerpen
geografiko, zoin, kronologikoak, baita, bere izaera eta balioak ere. Lehenik, lekua eta
denbora izan ditut bere balio eta izaeren konparatu eta aztertzeko, ondotik,
raisce-a bera
prezioa eta salgaiarekin alderatzeko. Testuinguruaren barne eta kanpo dauden aspektu
hauek landu ditut, kartularioko beste testuak hunki gabe. Beraz, lana
raisce hitza
daukaten testuetan mugatu dut. Era berean, erosle eta saltzaileekiko harremanak
ikertzeko beste testuen beharra neukanez eta aspektu hori oso konplexua zenez, ez diot
honi ekin.
Geografikoki eta kronologikoki, hitzak duen presentzia jorratuz, ohartu niz
berezitasun batzuk agertzen zirela - azpimarratuz ez zirela derrigorrez berezitasunak,
baina, leku eta denboraren ezaugarri hauei arrazoi "arrunt" batzuk eman zitezkeela - eta
beste batzuetan, ez zela aspektu azpimarragarririk. Bi ezaugarri hauek konduan hartuz,
saiatu niz
raisce-a bere testuinguruan kokatzen, ondorio batzuk ateratzeko gisan.
Gainera,
hasieratik azpimarratu dut gaurko logika ekonomikoekiko ahal bezainbat
gardentasun atxikitzen saiatu nintzela, garaiko testuinguruaz urruntzen den
interpretaziorik ez egiteko gisan.
Bukatzeko, lan guztia bibliografia ahal bezain zabal batekin osatu nahi izan dut
giro sozio-ekonomikoa - bereziki ekonomikoa, harremanen aspektua ez dudalako landu- ulertzeko gisan. Hala ere, notatu behar da garaiko ekonomiari buruzko lan guti
daudela eta dauden urriek ez dutela argibide nabarmenik ematen. Gainera, alde batetik
al-Andalus eta bestetik erreinu giristinoen arteko harreman eta giro nahasiak ekonomia
eta gizartearen ulertzeko zailtasunak jartzen dizkigu gaur egun oraindik. Txostenaren bukaeran, erabili ditudan testuak daude, irakurlea laguntzeko.
Ondorioz, lan hau,
raisce
hitzaren inguruko lehen hurbilketa bat nahi da izan.