Lasterka, arineketan, antxintxika, korrika
Date
2017-07-21Author
Lekuona Arruabarrena, Peli
Metadata
Show full item recordAbstract
Euskara guztiz aberatsa den hizkuntza da. 5000 adorez sinonimo hiztegian “Korrika” hitza bilatuz gero, bost sinonimo ezberdin agertzen dira: “Lasterka”, “arineketan”, “arrapaladan”, “antxintxika” eta “arin-arinka”. Hala ere, hizkuntzak ez dira sinonimoez elikatzen. Hizkuntzak erabileraz, ezagutzaz eta ikasteko interesaz bizi dira eta horretan datza Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundearen (AEK) lanak. Bi urtero, euskalduntze erakundeak “Korrika” hitzari seigarren esanahia ematen dio, euskararen aldeko ekintza jendetsuena antolatuz. 1980. urtean antolatu zen lehenengoz Korrika eta 37 urte pasa eta gero, 20. Korrika burutu da. Horrexegatik, “Lasterka, arineketan, antxintxika, korrika” erreportajeak Korrikaren historia eta 2017. urteko edizioaren soinu eta ahotsak bere baitan jaso ditu.