Berri txarrak jaso dituzten pazienteen maneiu emozionala. Berrikusketa bibliografikoa.
View/ Open
Date
2017-09-18Author
Ibarretxe Diego, Nerea
Metadata
Show full item recordAbstract
Marko teorikoa eta justifikazioa: Berri txarren komunikazioa osasun profesional guztiek
noizbait biziko duten esperientzia bat da. Halako informazioak pazientearengan inpaktu
emozional handia sortzen du. Ondorioz gaixoarengan sortzen diren jarrera eta emozioak oso
kontuan izan behar ditugu. Askotan, transmisioan, informazioaren integrazioa pobrea izaten
da, sortzen diren emozio negatibo hauek atentzioan eragiten baitute. Horregatik, beharrezkoa
da komunikazio eraginkor bat aurrera eramatea. Hala ere, prozesu hau zaila da, faktore asko
kontuan izan behar ditugulako. Profesionalen informatzeko moduak pazientearen emozioetan
eta jasaten duen inpaktuan eragin dezake. Ondorioz, garrantzitsua da erizainek osasun
taldearen barnean nola jokatu behar duten jakitea.
Helburua: Literaturaren errebisio honek, erizaintzak pazientearen maneiu emozionalean berri
txar bat jaso ondoren daukan papera aztertzeko asmoa dauka, zein esku hartze edo
komunikazio estilo aurrera eraman behar diren ikusiz.
Metodologia: 2006. urtetik aurrerako artikuluak aukeratu dira. Ingelesez eta gazteleraz
idatzitako lanak barneratu dira. Bilaketa bibliografikoa MEDLINE, PSYCHINFO, COCHRANE
PLUS, CINHAL, CUIDEN, NICE eta LILACS datu baseetan egin da. Gainera, artikuluen
bibliografiak eta praktika klinikoaren gidak ere aztertu dira. Lan honen emaitzak burutzeko
hamasei artikulu aurkitu dira.
Emaitzak eta eztabaida: Informazio transmisiorako, pazientearen prestaketa aurrera eraman
behar da, momentu horretan bere beharrak zeintzuk diren berrikusiz. Honek aldi berean
profesionalei prestatzen lagunduko die, gaixoak informazioa nola ematea nahi duen jakingo
dutelako. Aurretik, profesionalak pazientearen datu guztiak errepasatu eta haien sentimenduak
aztertuko dituzte. Berri txarrak ematerakoan ingurunea kontrolatuko da eta informazioa
transmititzeko protokoloak erabiliko dira, hauek emozioak kudeatzeko gidekin konbinatuz.
Erizainek atal honetan garrantzia handia daukate, izan ere, sostengu rola betetzen dute.
Gainera hauek, medikuaren informazioa argitu eta paziente eta familiaren abokatu bezala
jarduten dute. Garrantzitsua da ere profesionalek berria eman ondoren haien emozioak
aztertzea.
Ondorioak: Horren ondorioz, profesional guztiek era bateratu eta koordinatu batean lan egin
behar dute, pazientean eragin onak lortzeko. Horrela, gaixoaren egoera emozionalean hainbat
emaitza positibo lortu daitezke, sentitu ditzakeen emozio negatiboak txikituz. Erizainak osasun
talde honetan rol oso garrantzitsua daukala ikusi egin da, hala ere, oraindik bere funtzioa ez
dago oso definitua. Langile hauek informazio transmisioan sentitzen duten urduritasuna
heziketa faltagatik eta egoera hauetan nola jokatzen den ez dakitelako izan daiteke. Izan ere,
berri txarren transmisioari eta honetan parte hartzen duten profesional guztien funtzioei buruz
gehiago ikertzeko premia dago.