Zuzendaritza-prestakuntzarako tresna gisa coaching exekutiboaren baliotasun zientifiko eta sozialaren analisia
View/ Open
Date
2017-05-08Author
Rekalde Abasolo, Izaskun
Metadata
Show full item recordAbstract
Enpresa-erakundeek zuzendarien balio estrategikoa eta haien etengabeko prestakuntzaren garrantzia ezagutzen dute. Hori dela eta, beraiek behar duten zentzuan, zuzendaritza-gaitasunak benetan eraldatzen dituzten prestakuntza-teknikak eskatzen dituzte.Coaching exekutiboa zuzendaritza garapenerako tresna bat da, enpresa-munduan geroz eta onarpen handiagoa duena, norabide horretan diharduela baitirudi. Hala ere, coaching exekutiboa, zuzendaritza garapenerako teknika gisa, berri samarra da, eta urria da haren balioari buruzko ikerketa akademikoa, nazio-mailan bereziki, nazioarte-mailan jada ekarpen esanguratsuak jasotzen hasi bada ere.Ondorioz, lan honek coaching exekutiboari buruzko ezagutza zientifikoari ekarpena egitea du xede, harentzat erreferentziazko marko teoriko eta kontzeptuala eskainiz, haren eraginkortasuna baldintzatzen duten faktoreak zedarrituz eta zuzendaritza-garapenerako teknika gisa duen balioa ebaluatuz, haren funtzionamendua azaltzeko eraikitako eredu batetik abiatuta.