Umeen gustuak azaleratzen marrazkien bitartez
View/ Open
Date
2016Author
Rodriguez Galparsoro, Unai
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egun, eskola porrotaren emaitza oso altua da. Nabaria da, saio teorikoetan erabiltzen den metodologia ez dela ikasleen gustukoa. Hala ere, umeei motrizitatearekin erlazionatutako ekintzen edo saioen inguruan arreta jartzen badugu, antzeman dezakegu, ikasleak gogotsu joaten direla parte hartzera. Momentu honetan erabiltzen ari diren metodologien porrota ikusita, motrizitatearen arrakastaren arrazoiak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren, etorkizun batean, motrizitatea, gelara sartzeko metodologi bat sortzeko.
Beraz, esandakoa kontuan hartuz, Gradu Amaierako Lanaren oinarria eta helburua izango da, motrizitatea ikertzea umeek egindako marrazkien bitartez. Ikerketa, Errenteriako Orereta ikastolako ikasleek parte hartu dute, zehazki, 67 haurrek. Hau aurrera eraman ahal izateko, Pierre Parlebasen barne logika teoria erabili dut. Bertan, motrizitatea ulertzeko atalak agertzen dira (materiala, sentimenduak, lekua…). Jarraian, ondorio sendu batzuk ateratzeko.
Bukatzeko, motrizitateak dituen ezaugarri bereziak eta umeenganako erakarpen indar hori jakitean, ondorio sendu batzuk aterako ditut, zer esan handia edukiko duena gaur egungo curriculumaren inguruan.