Paleta goma Trinketerako behaketa tresna
View/ Open
Date
2017-11-14Author
Monserrat Sorondo, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan, Paleta Goma trinketeko joko ekintzak aztertzeko ad hoc behaketa tresna bat sortu da GOMTR izenekoa. Tresna honekin, Euskal Pilotako modalitate honetan gertatzen dena behatu nahi da eta tresna honen laguntzaz ondorioak atera etorkizun batean pilotarien errendimendua igo ahal izateko. Horretarako 5 irizpide kontuan hartuko dira (Pilotari jotzailea, kolpe mota, norabidea, espazioa eta eragina). Irizpide bakoitza kategoria desberdinez osatua egongo da eta guztira 33 kategoria egon dira. azterketa hau modu zientifiko batean egokia eta aproposa izan ahal izateko, irizpideen fidagarritasun ebaluazio bat aurkeztuko da, bi behatzaileen laguntza izanez kappa de cohen-en ebaluazioa egiteko, 0,80 baina balio altuagoak lortu nahian tresna fidagarria izateko. Behaketa egiterako orduan, GOMTR tresnaren baliagarritasuna eta fidagarritasuna probatzeko, eredu moduan munduko 4 jokalari honenetakoen artean jolastutako partida bat kontuan hartu da, izan ere, beraiek errendimendu gorenaren isla dira eta holako jokalarietan erreparatzea beharrezkoa dela pentsatu da, beraien abilezia eta egindako akatsez ikasi edo ondorioak atera ahal izateko. Emaitzen arabera irizpideak baliagarriak dira, nahiz eta espazio edo eremuaren kartografiak moldaketa edo definizio zehatzago bat behar izan.