Elebitasunaren "desabantailak" hitzen ekoizpenean: Erabilera maiztasunaren eragina
View/ Open
Date
2017-11-21Author
Muñoz Pérez, Soraya
Metadata
Show full item recordAbstract
Hiztun batek ekoiztu nahi duen hitza ahotik ateratzen den arte, zenbait fase ganditu behar ditu. Hau horrela, elebidunek informazio gehiago kudeatu behar dute bi hizkuntz edo gehiago dituztelako burmuinean, eta beraz, elebakarren eta elebidunen kasuetako teoria nagusiak laburbildu ditut ondorengo azalpenetan. Dena den, elebidunen kasuan jarriko dut arreta gehiena. Euren bigarren hizkuntzan (hemendik aurrera H2 deituko diogu) gaitasun handia lortu dutenek, lehenengo hizkuntzan (H1) hitz egiterakoan, eraginkorragoak dira H2 baino. Dena den, aurrerago azalduko dira gaitasun handiko eta gaitasun gutxiko elebidunen arteko desberdintasunak. Elebidunek hitz egiten dutenean, elebakarrekin konparatuz, motelagoak dira eta are gehiago, ez dira hain doiak, denbora gehiago behar dute hitzak eta esaldi osoak artikulatzeko (Runnqvist et al., 2011). Baina, zergatik behar dute elebidunek denbora gehiago hizkuntza ekoizteko elebakarrek baino? Galdera honen erantzuna izango da lan honen muina.