Show simple item record

dc.contributor.advisorSerrano Abad, Susana ORCID
dc.contributor.authorRodriguez Eciolaza, Xabier
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-21T17:01:24Z
dc.date.available2017-11-21T17:01:24Z
dc.date.issued2017-11-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23593
dc.description.abstractNO-DO albistegiaren baitan, alor ezberdinetan emakumeak gauzatutako papera jorratuko da, irudien atzean ezkutatzen zen mezua aztertuz eta eragin soziala analizatuz. Horretarako, 1943tik hurrengo hamarkada hasi arteko espazio kronologikoa oinarri harturik, esparru sozial bakoitzean esleitzen zitzaion tratuaz nahiz testuinguruaren arabera, atxiki zitzaion maila sozialaren berri emango da. Lehenik eta behin, emakumeak lan munduan barrena, industrian, elektronikan, mekanikan eta zer egin konplexutzat jotzen ziren beste hainbat egitekotan esku hartzeko aukerak itxi zitzaizkiola ikusiko dugu. Izan ere, sexuaz ardaztutako gizarte hierarkiak, lanaren meritua gizonari baino ez zion egozten, emakumeak ez zuelarik gizonak zuen adina adimen gaitasun. Funtsean, Sección Femenina sailaren esanetara lan egitera baldintzaturik zeudela ohartuko gara, une oro etxeko eremu pribatutik irten gabe etxeko-andre papera bere gain hartuz. Jorratuko den beste gaietako bat modari uztarturikoa izango da. Bertan, gorputzak, begiradak eta desioak, albistegiko kameraren aurrean antzezturiko irudi berean batzen direla jabetuko gara. Emakumearen liraintasuna goraipatzea helburu izango duten janzkera kanon zurrunak aurkeztuko dira, hauek, ikusle maskulinoagatik ikusiak izateko objektu gisa ulertuz. Esparru honetan, autarkiaren nolabaiteko irekiera bat antzemango da, atzerriko moden presentziak penintsulako gerra giro latza lausotzen lagunduko zuelarik. Honez gain, folklorearen alorrean mugimendu arautu eta neurtuen garrantzian erreparatuko dugu. Emakumeen higidurak, apalak eta lurrerantz zuzenduak ziren bitartean, gizonarenak askeagoak eta irekiagoak zirenaren auziaz konturatuko gara, aldi berean, erregimenak ardaztutako janzkera kanonen garrantzia azaleratuz. Honela, tradizio kulturaletan oinarriturik behin eta berriz errepikatzen zen genero menpekotasuna aztertuko da. Azkenik, kirol jarduerak suposatu zuen kontrol tresna eraginkorraren berri emango da, besteak beste, hain goretsia zen amatasun osasuntsua izateko abantailak azaleratzen zituela ikusiz. Jarduera fisikoa, moralki garbia nahiz emakumearen berezko bekaizkeria zein sorginkeria sendatzeko baliabide gisa aurkeztuko da, emakumearen presentzia baxua nabarmenduz. Baina, batez ere, kirolak emakumeengan feminitatearen adierazle agertuko dira, berriro ere gustu maskulinoen erakargarri. Orobat, ikusiko da nola diktaduraren errepresio urte ilunak, are eta gogorragoak izan zirela emakumeen kasuan. Izan ere, erregimenaren zerbitzura bizi ziren gatibu bilakatu ziren, askatasunaren pertzepzioa galduz eta obedientzia nahiz disziplinaren balioak esangura berezia hartuz.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectemakumeaes_ES
dc.subjectNO-DO
dc.subjectalbistegia
dc.subjectsección femenina
dc.titleEmakumearen irudikapena NO-DO bidez: 1943-1950es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-09T07:04:56Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister78612-730436-09
dc.identifier.gaurassign55351-730436


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record