NIA irakasleen etengabeko formazioan
View/ Open
Date
2017Author
Illarramendi, Thelia
Metadata
Show full item recordAbstract
Hezkuntza hobetzeko ahaleginean, irakasleok ardura hartu beharko genuke,
etengabe eguneratuta egoteko, baita etengabe ikasten aritzeko ere. Zer esanik ez
dago gaurko gizarte digitalizatuan. Zalantzarik gabe, IKTek Norberaren Ikas Alorra
(NIA) uneoro aberasteko aukera paregabeak eskaintzen dizkigute. Interneti esker,
sekulako aukera zabalena daukagu geure nahierara, nonahi eta noiznahi
informazioa sortzeko, jasotzeko edota partekatzeko. Horrek guztiak, beraz,
izugarrizko baliabideak eta tresnak eskaintzen dizkigu hezkuntza eraldatzeko
bidean. Aldi berean, ordea, sarean sarri nabigatzeak badauzka aintzakotzat hartu
beharreko zenbait kontu, besteak beste: uzten dugun arrastoa, norberak pixkanaka
osatuz doan nortasuna, darabilgun hizkuntzaren presentzia... Geure komunitatea
bertako hizkuntza bezain txikia izaki, irakasleok kontziente izan behar dugu klik
bakoitzean ezagutaraztera ematen dugun informazio guztia. Euskarak bere
txikitasunean, ostera, erabilera polita du sarean; hots, munduko hizkuntza
guztietatik, 23. postuan dago. Baina nola liteke? Gakoa da euskal erabiltzaileak
aktiboak direla.
Ondorioztatu daiteke, hortaz, irakasleoi dagokigula ikasleak
erabiltzaile aktiboak izaten laguntzea. Horretarako, beren NIA osatzen bidelagun
izango gara, baina, noski,
eredu emanez eta ulertarazten mundu globalizatu
honetan euskarak eta euskal komunitateak balio bereizgarria ematen digula guztioi,
eta baita izaera eta nortasuna ere. Behin funtsa finkatuta, teknologiak hori guztia
atondu, eta mundura zabaltzen du.
Lan honekin zera nahi dugu: irakasleok zein hezkuntza eta euskara kezkatzen
gaituen orok arestian esandakoaren gainean hausnarketa bat egitera bultzatzea.