English for SCE 2 Didactic Programme
View/ Open
Date
2017Author
Estibariz Milla, Anabell
Metadata
Show full item recordAbstract
Graduondoko proiektu honetan, Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako ikasleentzat zuzenduta
dagoen ingelera irakasgaia lantzeko programazio didaktikoa aurkezten da (web orri honetan eskuragarri
dago: http://anabellestibariz.wixsite.com/mysite). Hau, arlo ezberdinetan banatzen da:
Hasteko, programazio didaktiko hau burutzen den herrialdearen kontestua, marko linguistikoa
eta hezkuntza eskaintza aztertzen dira. Bigarrenik, eskolak parte hartzen duen proiektuen azalpen labur
bat egiten da. Hirugarren, dokumentu honen bi oinarriak (Heziberri eta DIGCOMP) zehatz-mehatz
adierazten dira beraien osagaiak azalduz. Laugarren, programazio didaktikoa burutzeko erabiltzen den
metodologia azaltzen da (diziplinarteko ikuspuntua, gela iraulia, arazoetan oinarritutako ikaskuntza,
ikaskuntza kooperatiboa, ikasten ikastea, IKTen erabilera, pentsamendu bisuala eta gamifikazioa).
Bosgarren, programazio honetan aniztasuna nola landu esplikatzen da. Hemen eduki minimoak
finkatzen dira eta errefortzu ariketak, hala nola ataza gehigarriak proposatzen dira oinarrizko ikasle eta
maila altuagoa agertzen duten ikasleentzat. Ondoren, helburuen ebaluazioa nola egin adierazten da.
Azkenik, programazio hau osatzen duten 6 zeharkako unitate didaktikoak aurkezten dira, hauei dagokien
konpetentziak, etapako helburuak, helburu orokorrak, edukiak, ariketak (hauen irakas materialekin),
ebaluazio irizpideak eta ebaluazio adierazleak deskribatuaz.
Programazio didaktiko hau 79 saioetan aurrera eramateko diseinatu da. Ebaluazio bakoitzean,
hiru unitateetan banatzen den gai bat jorratuko da, arazo bat azalduaz, ebaluazio amaieran produktu bat
garatzeko. Dokumentu honetan sarrerako unitate bat ere proposatzen da, ikasleak kurtso honetan
garrantzitsuak diren elementuetan trebatzeko.
Proiektu honen helburua Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan Ingelera irakasgaia lantzeko
eraginkorra den programazio didaktiko bat sortzea da.