Hizkuntza Hezkidetzailea eta Sexista: Haur eta Lehen Hezkuntzako ipuinen azterketa, Hizkuntzaren Prozesamenduko tresnak erabiliz
View/ Open
Date
2017Author
Garcia Arriola, Eneritz A.
Metadata
Show full item recordAbstract
Haurrei ipuinak irakurtzea edo kontatzea oso garrantzitsutzat jo izan da, baita
hezkuntza formalean ere. Lan honetan ipuin tradizional sexistetan eta moderno
hezkidetzaileetan erabiltzen den hizkuntza aztertu eta alderatu egin da, ipuinetako
istorio eta roletan gertatu den aldaketa, hizkuntzan ere gertatu den aztertzeko. Corpus
hori osatu da emakumezkoak eta gizonezkoak protagonistak dituzten ipuin tradizional
eta moderno hezkidetzaileekin, eta bertan aztertu da emakumezko eta gizonezko
protagonisten ekintzak eta deskribapenak egiteko hizkuntzaren erabilera. Horretarako,
Haur eta Gazte Literaturaren ikerketa batzuetara hurbilpen teorikoa egin da eta
Hizkuntza Prozesamenduaren (NLP) erremintek hizkuntzaren erabileraren ikerketan
eskaintzen dituen aukerak aztertu dira. Horrela, ipuinetako hizkuntza erabileraren
azterketarako metodo bat proposatuz.