3D Ikusmen sistemen softwareen konfigurazioa eta konparaketa
View/ Open
Date
2017-11-27Author
Arruarte Zapiain, Josu
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektua robotika alorrean kokatzen da, zehazki ikusmen artifiziala izeneko esparruan. Proiektua kamera eta proiektore independente batzuekin osaturiko 3D eskaner baten softwarearen bilaketan eta azterketan zentraturik dago. Hiru fase nagusitan banatu da proiektua. Lehenik eta behin, sistemaren azterketa eta softwareen bilaketari ekiten zaio, ondoren aukeratutako softwareen instalazioa, konfigurazioa eta kalibrazioa egiteko (SLStudio, TI3D eta DAVID). Azkenik, software horien arteko konparazioa egingo da, ikusmen artifizialaren alorrean erabiltzen diren hainbat ezaugarri kontuan izanik. Konparazioan, hainbat proba ezberdin burutuko dira software ezberdinen bitartez lorturiko puntu-hodeiekin: prozesatu gabeko puntu-hodeien konparazioa, lerrokatzeen arteko konparazioa, berreraikitze osoen arteko konparazioa eta puntu-hodeien analisi zuzena. Proiektuaren garapen osoan, eta ahal den neurrian, software librea erabiliko da.