EUP! Irratia, online: diseinua eta garapena
Date
2017-11-27Author
Ibarzabal Zabala, Igor
Metadata
Show full item recordAbstract
Interneten hazkundea dela-eta, komunikabide tradizional gehienak hedabide honetara jo dute.
Irratien kasuan
Online
irratiak sortu dira.
Online
irratiek, irrati konbentzionalen aldean, hainbat abantaila dituztela erakutsi dute. Online
irratiek zuzeneko irratia eskaintzeaz gain, bestelako eduki desberdinak eskaintzeko aukera ematen
dute, multimedia komunikabide bat osatuz. Multimedia eremuaren barruan, ikusiz-entzunezko
edukiak eskain daitezke. Batetik audioa, betiko irrati bat balitz bezala zuzenean, edota nahieran ere
eskain daiteke, podcast formatuan alegia. Formatu honek irratsaioak nahi denean eta nahi adina
aldiz entzuteko aukera ematen du, irratiari beste ikuspegi bat eskainiz, entzuleak izan dezake
irratsaioaren erreprodukzioaren kontrola. Gainera, entzulearekiko interakzioa sustatzen da;
entzuleek euren iritziak eta iruzkinak utz ditzakete, irratiaren eta entzuleen arteko elkarrekintza
bultzatuz eta euren
feedback
edo erantzuna ikus araziz.
Aurrekoaz gain, online irratiak interesgarriak dira irratien bultzatzaileentzat ere, Internetek
eskaintzen baitu askoz entzule potentzial gehiago era konbentzionalean baino. Gainera, irratia
martxan jartzeko eta mantentzeko beharrezko azpiegiturak kostu gutxiago du, herritarrek egindako
irrati berri eta alternatiboen sorrera erraztuz.
Proiektu honetan Eup! Irratiaren
online
berpizkundea azaltzen da. Irrati hau lehenago modu
tradizionalean hedatzen ba zen ere, berriro martxan jartzerakoan,
online
moduan egitea erabaki
zen, aurreko abantailak direla-eta. Proiektu honetan beharrezko Internet bidezko zerbitzu eta
teknologiak lantzen dira bi helburu nagusirekin: entzuleari irratiak eskaintzen dituen edukiak atzitu
ahal izateko eta irratiko partaideei edukia kudeatzen laguntzeko. Alde batetik, entzuleentzat Web eta
Streaming zerbitzuak eskainiko dira. Entzuleak streaming zerbitzua eta bestelako multimedia edukiak
modu erraz batean atzitu ahal izango da web nabigatzailea erabiliz. Bestetik, irratiko partaideentzat,
irratia kudeatzeaz arduratuko direnak alegia, kudeaketa errazteko zenbait tresna eskainiko zaizkie,
web zerbitzuaren edukiak kudeatzeko sistema, irratsaioak eta hauen programazioa kudeatzeko
sistemak, eta baita grabaketa eta hauen argitalpena errazteko tresnak ere.