Web-aplikazioak garatzeko gertaeretan oinarritutako teknologien azterketa eta aplikazio praktikoa: GAUTENA erakundearen familientzako web-aplikazioa.
View/ Open
Date
2017-11-27Author
Aguirre García, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu honek bi helburu nagusi ditu: batetik, web-aplikazioak garatzeko gertaeretan oinarritutako teknologia aztertzea eta, bestetik,
paradigma hau jarraitzen duten garapen-inguruneetatik bat aukeratzea web-aplikazio erreal bat garatzeko.
Gertaeretan oinarritutako zerbitzarien kontzeptua web-aplikazioen ikuspegitik aztertuko da lehenik, berori
erabiltzen duten teknologien analisia egiteko ondoren. Azterketa
honetan, teknologia honek beste batzuekin konparatuz web-aplikazioen garapenerako dakartzan hobekuntza eta berezitasunetan sakonduko da, eta jarraian, teknologia hori
erabiltzen duten hainbat frameworkenarteko konparaketa egingo
da, interesgarriena edota abantaila gehien eskaintzen dituena zein den aztertuz.
Amaitzeko, eta azterketa biribiltzeko, aukeratutako garapen-ingurunearen aplikazio praktikoa egingo da, aplikazio erreal bat garatuz: GAUTENA Gipuzkoako Autismo Erakundearentzako “Gune Pribatua”. Web-aplikazio honen inplementazioaren bitartez,
gertaeretan oinarritutako zerbitzariak erabiltzen dituzten garapen-inguruneetako batek praktikan nola funtzionatzen duen aztertu ahal izango da, egindako aukeraketaren egokitasuna frogatzeaz batera.
Laburbilduz, teknologia zehatz bat erabiltzen duen garapen-ingurune “onenaren” bilaketa egingo da, ondoren web-aplikazio erreal baten garapenaren bidez aukeraketaren egokitasuna frogatzeko.