Museoak eta Hezkuntza Gipuzkoan. Kartografia historiko bat
View/ Open
Date
2017-07-12Author
Luna Velasco, Úrsula
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikerketa honek, Gipuzkoako Lurralde Historikoko hezkuntza ekimenen historia agertzen du. 1902 eta 2014 bitartean Gipuzkoan ireki diren museoek burutu dituzten hezkuntza jarduera zein sortu dituzten baliabide materialak, eratu diren hezkuntza sailak eta ekimenak hartzaile izan dituzten publikoak aztertzen ditu. Era honetara, lurraldeko museoen ekimenen katalogo bat osatzen da, aldagaien garapen diakronikoa aurkeztuz, eta historian zehar eman diren aldaketak deskribatuz. Gipuzkoako kasua corpus zabalago batean interpretatzen da, nazioarte zein estatu mailan eman den eboluzioarekin alderatuz eta horien arteko erlazio posibleak ezarriz. Honekin batera, museoen hezkuntza ekimenen inbentariatzerako, katalogazio fitxa bat proposatu da, orain arte egin denaren dokumentaziorako zein etorkizuneko ekimenen katalogaziorako erabilgarria izan daitekeena.