Arreta, pertzepzioa eta motibazioa. Lan koadernoa
Abstract
Lan koaderno hau Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Psikologiako Graduko lehen mailako ikasleei zuzenduta dago, bereziki Arreta, pertzepzioa eta Motibazioa irakasgaiko ikasleei. Lan hau «Arreta, pertzepzioa eta Motibazioa irakasgaiaren ikasmaterialaren liburuxka» liburu teorikoa osatzera dator. Irakasgai honetarako material berriak sortu beharra ulertzeko, ezinbestean aipatu behar da zer testuingurutan suertatu den behar hori. Izan ere, Europako Unibertsitate Eremuaren eraikuntzarekin, 2010. urteaz geroztik, Europako beste unibertsitate guztiak bezala, EHU Bologna izeneko plan horretan sartu zen; goi mailako erregulazio horrek aldaketa ugari ekarri du; besteak beste, irakaskuntza eskaintza berriztatzeko aukera eman zuen, graduen eraketarekin. Horrela, Psikologiako Graduan, historikoki batera ikasten ez ziren hiru prozesu (Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa) irakasgai bakar batean uztartu ziren.