Show simple item record

dc.contributor.authorBengoetxea Alkorta, Aitor ORCID
dc.date.accessioned2018-04-13T17:49:21Z
dc.date.available2018-04-13T17:49:21Z
dc.date.issued2010
dc.identifier.isbn978-84-9860-455-9
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/26295
dc.description512 p.es_ES
dc.description.abstractPopulazioaren zahartzea dela eta, gehienbat, eraso ugari jasaten ditu gizarte-segurantzak, gehiegizko kostu ekonomikoa delakoan, pasiboak aktiboen eta enpresen kontura aritzea jasangarria ez delakoan. Egia da gastu gehiena erretiro-pentsioek eragiten dutela, eta erretiratuen proportzioa asko igoz gero, langileen kopurua jaitsiz, sistema teknikoki jasangaitza izatera hel daitekeela. Baina komeni da elementu teknikoak eta ideologikoak bereiztea. Egia da populazioa zahartzen ari dela, eta teknikoki arazo erabakigarria izan litekeen arren, arazo horri irtenbidea bilatzea posible da, aldaketak garaiz aurreikusiz. Pentsiodunen eta kotizatzaileen arteko ratioen bilakaera aurreikusiz, neurriak har daitezke, sistemaren osasunari eusteko: kotizazioak berrikusi eta kopurua igo, prestazioen baldintzak berraztertu eta jaistea lortu, edo diru publikoa bideratu Gizarte Segurantzara. Sarritan, Gizarte Segurantzak jasaten dituen kritikak ez dira tekniko-objektiboak, ideologiko-ekonomikoak baizik. Gizarte Segurantzaren logikan dagoen elkartasunari gehiegizkoa deritzote batzuek, eta indibidualismoa bultzatzea nahiago dute, horrek dakarren grina indibidual eta lehiakortasunarekin. Estatuak babesa eskaini beharrean, norbera borroka dadila bere interesen alde, aldamenekoaren aurka bada ere. Sistema publikoaren ordez, aseguru-sistema pribatuak. Pribatizazioa. Gizarte-segurantza pribatizatzeko saioek Hego Amerikan izan dute beren antzeztoki nagusia. Pinocheten diktadurapeko Txilen gertatu zen saio nagusia, 1980ko hamarkadaren hasieran. Legez, estatuak kudeaturiko eta elkartasunean oinarrituriko banaketasistematik, kapitalizazio-sistemara pasatu zen. Ez dago aktibo/pasibo elkartasunik, eta nork bere segurtasuna finantzatzen du, kontu indibidualetan. Kotizazioak ez doaz kutxa publiko batera, finantza-entitate pribatuetara baizik. Eztabaida horiek zilegi diren arren, gizarte-estatu izena merezi ahal izateko, gizarte-estatu izan behar da. Eta, ahal duen neurrian, sistema akastun baten bitartez bada ere, herritarren segurtasun ekonomikoaren ardura bere gain hartzen ez duen estatuak merezi al du gizarte-estatu izena?es_ES
dc.language.isospaes_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuaes_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.titleGizarte Segurantzaren Lege Orokorraes_ES
dc.title.alternativeLey General de la Seguridad Sociales_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bookes_ES
dc.rights.holder© 2010 Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaes_ES
dc.relation.publisherversionhttps://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=ULWEB104559&titulo=Gizarte%20Segurantzaren%20Lege%20Orokorra%20-%20Ley%20General%20de%20la%20Seguridad%20Sociales_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record