Argiaren sakabanaketa eta xurgapena nanopartikuletan
View/ Open
Date
2018-04-17Author
Ferreres Eceiza, Maitane
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Argiaren sakabanaketa fisikari askoren aztergai izan da urte askotan zehar. Rayleigh-en teoria izan zen fenomeno hau azaltzen lehena, Astrofisika eta Optikaren arloan. Gaur egun, hainbat aurkikuntza berriren atzean dagoen Plasmonikaren oinarria da. Plasmoiak partikulak argiarekin edo elektroi sorta batekin erasotzean sortzen diren kuasipartikulak dira, elektroien oszilazioen kuantizazioak hain zuzen. Lan honetan fenomeno hau aztertuko da, nanopartikula esferikoen sakabanaketan zentratuz. Kasu honetan Mie-k proposatutako teoriako soluzio analitikoak erabil daitezke uhin elektromagnetikoen sakabanaketa deskribatzeko, baina egitura konplexuagoetarako metodo konputazionalak erabili behar dira ezinbestean. Problema hau ebazteko metodo numeriko ezberdinak garatu dira. Lan honetan, metodo horietako bat den DDA (dipole-dipole approximation) erabiliz argiaren sakabanaketa fenomenoa simulatu da nanopartikula esferiko metaliko eta dielektrikoen kasurako. Emaitzak Mie-ren soluzio analitikoekin bateragarriak direla ikusita, nanohagak deituriko partikula anisotropoen sakabanaketa aztertu da.