Programazio estokastikoa eta energia elektrikoa
Date
2018-04-18Author
Martín Ranero, Ibon
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Lan honen helburu nagusia, programazio estokastikoaren gaineko teoria
garatuta, finantza-merkatuek dakarten ziurgabetasunen aurrean, erabakiak
hartzeko bide bat erakustea da, aukeratutako merkatua, merkatu elektrikoa
izanik. Aldi berean, energia elektrikoa pilatzeak eta berrerabiltzeak ekar
ditzakeen onuren berri emango da, esan bezala, nahiko gai gaurkotua baita.
Horrez gain, bi orduko periodoan merkatu elektrikoak eduki dezakeen jarreraren
aurrean, elektrizitatea kudeatzeko eredu matematikoa plazaratuko da,
finantza-arriskua aintzat hartuta.
Sarreraz gain, lan honek lau kapitulu, ondorioak eta bibliografia ditu.
Lehen kapituluan, programazio matematikotik hasita, optimizazio estokastikoaren
helburuak, erabilpenak, notazioak, ezaugarriak, eta oinarrizko azalpenak
emango dira, gerora, hurrengo kapituluetan zehar erabilgarriak izango
direnak. Bigarren kapitulua finantza-arriskuari dagokio, bertan VaR eta
CVaR-en esangura, bertute eta eragozpenak aipatzeaz gainera, optimizazio
ereduetan ematen zaien erabilera azalduko da. Hirugarren Kapitulua, optimizatu
beharreko ereduaren eraketan datza. Ereduko aldagai, parametro eta
murrizketa guztiak finkatuko dira bertan. Bukatzeko, laugarren kapituluan,
zenbaki errealekin jorratuko da problema, ondoren ondorioak ateratzeko.