Zonbien epidemia Hego Euskal Herrian. Epidemiologiako eredu matematikoen aplikazioa
View/ Open
Date
2018-04-18Author
Olarra de la Cruz, Andoni
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Lan honetan zonbien agerraldi hipotetiko bat aztertuko da. Epidemiologian adituak direnak, gizakiei eragiten dieten gaixotasun tradizionaletan zentratu izan dira,
baina azkenaldian, geroz eta gehiago dira, zonbien kaso hipotetikoa erabiltzen ari direnak.
Lehenengotarikoa [5] artikulua da. Ordutik, beste lan interesgarri asko argitaratu
dira2
. Zonbien azterketak, eredu epidemiologikoak garatzeko bereziki aproposak dira.
Adibidez, agertu gabe dauden gaixotasunentzako ereduak gara daitezke zonbien
ereduekin. Honela, gerora ager daitezkeen gaixotasunetarako ereduak garaturik egon
daitezke baldin eta zonbiei esleitutako definizioak eta gaixotasunak bateragarriak badira.
Esaterako, zonbiak hil ostean biziberri daitezkeela suposatzen bada, garatutako
eredua ez litzateke baliogarria izango sendabiderik ez duten gaixotasunetarako, beraz,
gaixotasunari hobeto egokitzen zaion eredu bat bilatu beharko litzateke. Halaber,
zonbien epidemia aukera aproposa izan daiteke epidemiologia modernoko metodologia
aurkezteko, zonbien ikerketa batek duen deigarritasuna aprobetsatuta.
Esan behara dago, erreztasun kontuengatik, eremu geografikoa fokalizatua egotea
erabaki dela. Horregatik, Hego Euskal Herrira murriztuko da ikertuko den lurraldea.
Hego Euskal Herria aukeratu izanak ez du inongo arrazoirik, ausazko erabakia izan da.
Aurrera egin baino lehenago argitu nahi da garatutako eredua aukeratu ez den beste
herrialdeetarako ere baliogarria dela. Aztertu nahi den eremu geografikoa diskretizatu
eta bertako dentsitate populazioaren inguruko informazioa eskuratu beharko litzateke.
Lan honek bi erreferentzia nagusi izan ditu. Alde batetik, informazio teorikoa [2]
lanekoa erabili da gehienbat. Bertan eredu epidemiologiko ezberdinenak aztertzen dira
eta gaixotasun tradizionaletara aplikatu. Beste aldetik, atal praktikoa [1] artikuluan
oinarritu da. Bigarren lan honetan zonbien epidemia bat simulatzen da Estatu Batuetan,
SZR eredu epidemioliogikoaz eta metodo estokastikoaz baliatuz.
Helburu bezala epidemiologia eredu bat inplementatzea markatuko da. Hori lortutakoan,
Hego Euskal Herriko zonbi epidemia bat simulatu, epidemia arriskutsu bilaka
daitekeen momentua identifikatzen saiatuko da eta epidemiaren simetriaz eztabaidatuko
da.