Ingurune aberastuaren eragina MK-801 eskizofrenia aimalia-ereduan: hobekuntza kognitiboaren oinarri neurokimikoak
View/ Open
Date
2018-02-01Author
Murueta-Goyena Larrañaga, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Ingurune aberastua (IA) erabilera anitzeko eta balio terapeutiko handiko tresna da, baina gaixotasunneuropsikiatrikoetan duen balio potentziala ez da sakon aztertu. Ingurune aberastuak eskizofreniarensintoma kognitiboengan ondorio onuragarririk duen edo ez aztertzeak interes handia du, bai prebentziotresna gisa, bai sendabide gisa. Izan ere, ingurune aberastuak eragindako geneen aktibazio eta proteinensintesiak interneuronen adierazpena eta haien jarduera areagotu dezake. Honek, aldi berean, eraginzuzena izango luke portaeran eta kognizioan. Aldaketa hauek eskizofreniaren galera kognitiboakarintzeko funtsezkoak lirateke. Beraz, lan honen helburua MK-801 bidez sortutako eskizofrenia animaliereduan,bai portaeran zein maila zelularrean eta molekularrean garatutako alterazioak inguruneaberastuaren bidez nola aldatzen diren aztertzea da.