Show simple item record

dc.contributor.advisorBilbao Telletxea, Gidor ORCID
dc.contributor.authorUrrestarazu Porta, Iñigo
dc.date.accessioned2018-05-21T13:58:25Z
dc.date.available2018-05-21T13:58:25Z
dc.date.issued2018-05-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/27015
dc.description.abstractHonako lan honen helburua Ovidioren Heroides liburuko XIII, XIV, XV eta XVII. gutunak euskaratzea izan da. Lan praktikoa izan da, eta lanaren funtsa itzulpena bera da. Irakurle kultuei zuzenduta dago itzulpena, eta oin-ohar argigarriak txertatu ditut, irakurleek Ovidiok egiten dituen erreferentziak hobe uler ditzaten eta, horrela, itzulpenaz gehiago goza dezaten. Lehenik eta behin, Ovidioren bizitzaren eta Heroides liburuaren daturik nabarmenenak azaldu ditut lanean, idazlea eta lana bere testuinguruan kokatzeko. Halaber, Ovidioren Heroides liburuaren hainbat alderdi eztabaidatu dira, hala nola estilo berritzailea (gutunak emakumeen ikuspuntutik daude idatzita) eta gutun guztien egiletasuna. Horregatik, interesgarria iruditu zait horiei tarte txiki bat eskaintzea honako lan honen bereizgarriez jabetu ahal izateko. Ondoren, testua itzuli aurretik hartu behar izan ditudan zenbait erabaki eztabaidatu ditut. Batetik, Ovidioren Heroides latinez dago idatzita, eta nik ez dut latinetik zuzenean itzulpen bat egiteko latinaren ezagutza maila nahikorik. Horregatik, zubi-testuetara jo dut. Batez ere, gaztelaniazko itzulpen bat izan dut eredu, baina gaztelaniazko beste bi ere aurrean izan ditut beti. Gainera, frantsesezko eta ingelesezko bertsio bana izan ditut, aurrekoek ñabarduraren bat argitu ezin zidaten kasuetarako. Bestetik, Ovidioren lan hau neurtitzetan dago idatzita, baina halabeharrez poesiaz itzuli behar da? Neurtitzez itzultzeak zailtasun handiagoak sortzen ditu, eta tutorearen gomendioari eta zubi-testuen ereduei jarraituz, hitz lauz itzultzea erabaki nuen, aurrerago azalduko dudan moduan. Esan berri dut ere, itzulpena irakurle kultuei zuzenduta dagoela. Hala da, baina oin-ohar ugari daude, testuak kultura grekolatindarrari erreferentzia asko egiten dizkiolako eta horren ezagutza sakona eskatzen duelako. Oin-oharrekin, erreferentzia horiek argitzen saiatu naiz, itzulpena ahalik eta atseginena egiteko. Jarraian, itzultzean izan ditudan zenbait zailtasun eta zalantza azaldu ditut. Askotariko zalantzak izan ditut, eta esanguratsuenak ekartzen saiatu naiz. Uste dut horien bitartez 3 ikus daitekeela nola itzuli dudan. Nire ustez, gutunen edukia eta muina gorde dut, baina, forman, euskaraz atsegina eta irakurterraza den estiloa bilatzen saiatu naiz.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleOvidioren --Heroides. Libri XIII-XV; XVII-- testuaren euskarazko itzulpena eta oharrak
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-01-27T06:35:51Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister66263-671605-05
dc.identifier.gaurassign40385-671605


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record