Tinta urdinez idatzitako historia: Bergarako Algodonera de San Antoniok utzitako aztarnak
Date
2018-06-29Author
Uribesalgo Alzola, Karmele
Metadata
Show full item recordAbstract
Erreportaje honetan ehungintzak, eta bereziki kotoi fabrikek Bergaran izandako garrantzi eta gorabeherak jasotzen dira. Gipuzkoako hainbat herritan egon zen industria
hau XIX eta XX. mendeetan, baina jada ia arrastorik ere ez duen ofizioa da.
Bergaran zeresan berezia izan zuten kotoi fabrikek, eta esanguratsuena, Algodonera de San Antonio izan zen; gerora eta itxi arte Tavex enpresaren parte izan zena. Hain izan zen industria indartsua, ezen kolore batek herriaren izena daraman: Bergarako urdinak edo Azul Bergarak, hain zuzen ere Algodonera
de San Antonio eta Tavexeko langileak dira erreportaje honen protagonista, baita gaia gertutik ezagutzen dutenak ere. Beraien testigantza, bizipen eta istorioak oinarri hartuta idatzi dut lan hau, lantegi baten historia jendearen ikuspuntutik kontatuz.