Inklusioaren lanketa “Frozen” filma oinarri hartuta: lehen hezkuntzarako proposamen didaktikoa
View/ Open
Date
2018Author
Ortiz Garmendia, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua, inklusioaren inguruko unitate didaktiko bat egitea da. Honekin, ikasleek inklusioaren berri izatea, bazterkeria gaitzestea eta gai honen arloen inguruko kontzientziazioa eta hausnarketa egitea lortu nahi da.
Horretarako, lehenik eta behin, marko teoriko moduan, inklusioaren xehetasun orokorrak zehaztuko ditugu; inklusioaren esanahia, bilakaera historikoa, bazterkeriaren kausa edo egoerak eta hauek konpontzeko egin beharrak.
Ondoren, informazio orokorra jaso ostean, inklusioaren inguruko unitate didaktiko bat proposatuko dugu, lau saiotakoa eta Lehen Hezkuntza hirugarren zikloko umeei bideratua. Unitate didaktiko hau egiteko, umeei asko gustatzen zaizkien Disney-eko filma bat (Frozen) aukeratuko dugu jardueren ardatz gisa.
Azkenik, saioak praktiketara eraman eta gero, saio horietan gertatutako emaitzak deskribatuko ditugu eta emaitza horien ondorioak atera.
Esku hartze honen bidez, Lehen Hezkuntza hirugarren zikloko edozein ikasleen lan egiteko giroa eta atxikimendua hobetzen ahaleginduko gara, berezitasunak alde batera uzteko eta denak bat izan behar dugunaren ideia izateko.