Eredu digitaleko Lehen Hezkuntza. Ikasmaterial digitalak eta ikasleen arteko interakzioak: EKI proiektuaren azterketa bi ikastoletan
View/ Open
Date
2018Author
Gorostiaga, Gaizka
Metadata
Show full item recordAbstract
Konpetentzietan oinarrituriko curriculumak eta informazio eta komunikazio teknologien
berrikuntzak hezkuntzan beren lekua egiten ari dira eta horrek hezkuntza-ereduetan
zenbait aldaketa eragitea ekarri du. Konpetentzia digitalaren garrantzia areagotzea,
esaterako. Aldaketa horiek, ohikoa den moduan aukera eta arrisku berriak dakartzate.
Proiektu honen helburua da aztertzea ikasgeletan baliabide teknologikoekin soilik lan
egiteak edo digitalizazioak, ikasleak bakarka aritzera bideratzen dituen.
Helburu hori betetzeko erabili dugun metodologia honako hau da: konparaketa bat
eginda hezkuntza-eredu ezberdineko bi ikastolen arteko ikasleen interakzioak aztertuz,
Elgoibarko eta Zarauzko Ikastolako 6. mailako ikasleak, hain zuzen ere. Bi ikastoletan
Ingurune arloko sekuentzia didaktiko berdina, 6.3 gaia, garatu dute, baina Zarauzko
Ikastolan ohiko ikasmaterialak, paperezkoak erabiliz, eta Elgoibarko Ikastolan
ikasmaterial digitalak. Konparaketa hori gauzatzeko ikerketa-pausu batzuk burutu dira:
i) Ikastolen hezkuntza eredua ezagutuz, ii) sekuentzia didaktikoa aztertuz, iii)
ikasgeletan behaketak egin eta iv) azkenik datuak jasoz eta emaitzak analizatuz eta
interpretatuz.
Ikastoletan jasotako datuetan antzekotasun ugari agertu dira. Baina Ikastola bakoitzeko
datuek beren berezitasunak dituzte eta hainbat datu aipagarri ere nabarmendu dira.
Behaketarako erabilitako aldagai edo irizpideak erabakigarri izan baitira zenbait
kasutan, helburu nagusia erdiesteko.