Satelite bidezko nortasunak: Latinoamerikan Canal Vasco ikusten
Abstract
Lana bi zatitan banatuta dago. Lehen zatiko lehenengo atalean,
satelite bidezko telebistaren errealitateari erreparatzen diogu, mundu
mailako ikuspegi bat emanez. Horretarako arlo honen dimentsioak aztertu
ditugu, bereziki hizkuntza ezberdinen presentzia neurtuz. Era berean,
Europako Batasuneko hizkuntza gutxituetako komunitateek medio
honekiko duten egoera aztertu dugu, eta beren ahaleginetan plante
tzen zaizkien zenbait arazo azaldu ere. Honen guztiaren helburua,
satelite bidezko euskal telebistaren errealitatea testuinguru zabalago
batean kokatzea da. Bigarren atalean, bestalde, Canal Vascoren beraren
deskribapena egiten da: bere historia, hedadura, helburuak eta
programazioa aztertu ditugu, Latinoamerikako euskaldunek jasotzen
duten seinalearen berri zehatza emanez.
Liburuaren bigarren zatian euskaldun horiek Canal Vasco nola
ikusten duten eta beren euskal nortasuna birsortzeko nola baliatzen
duten planteatzen da. Horretarako, aztertu ditugun euskal komunitateen
testuinguru soziohistorikoan sakontzen dugu lehenik, hirugarren
atalean, Canal Vasco nola erabiltzen duten hausnartzeko euskaltasunaren
aurrean dituzten jarrerak eta burutzen dituzten bestelako praktikak
ulertu behar ditugulakoan. Atal berean, Canal Vascoaren kontsumoaren
deskribapena egiten da.
Laugarren atalean, euskal telebistaren erabileraren analisian eta
interpretazioan murgiltzen gara. Diasporako euskaldunek euskaltasuna
birsortzeko burutzen dituzten jardueren barnean kokaturik, Canal
Vascoren erabilerak beren euskal nortasuna garatzeî nola laguntzen
dien aztertu dugu. Kasu batzuetan, lehenago ondo finkatutako euskal
nortasuna sendotzeko materialak eta aukerak aurkitzen dituzte diasporako
euskaldunek Canal Vascon. Beste kasu batzuetan, ernetzeko
zain dagoen hazia bezalakoa da beren euskaltasuna, eta Canal Vascok
horretarako baldintza egokiak eskaintzen dizkie horrelako egoeran
daudenei. Era berean, Canal Vascoren bitartez batzuk zein besteak euskal
komunitatearen partaide nola sentitzen diren erakusten da, bai eta
nola komunitate horrekiko interesa, konpromisoa eta harrotasuna sendotzeko
osagaiak jasotzen dituzten euskal telebistatik. Azkenik, bosgarren
atalean ondorio orokorrak biltzeko ahalegina egin dugu.