Aitona gurearen Makilakixki Joxemartin gogoratuz
Date
2006Author
Apalategi Begiristain, Jokin
Metadata
Show full item recordAbstract
Felipe Apalategi Goikoetxea (1864-1945) aitona gurea, bere osasunean pattaldurik aurkitzen baitzen, ni neu sortu eta bi urte geroago hil zen; ordurarteko seme-alaben seme gehienei edo premuei bataiokoan besoetan hartuz aita-pontekotza eta bere izena eman zienean, tradizio hura nirekin ezin errepikatu izan zuen.
Haustura gertatu zen halabeharrez. Honela, baserriaren jarraipena egiteko izendaturik zegoen bere seme Joxek nirekin aita pontekotza estreinatu zuen, eta orduz gero berak ordezkatzen zuen baserriaren leinu berrituan txertatu ninduen. Urte batzuk geroago, aitona-amonak hil eta gero, Joxe nire aita pontekoa, baserriaren jarraipena bertan behera utziz, Donostiara joan eta hiriko eraikuntzan promotore bihurtu zen.