Hitz adiera desanbiguazio multimodala ikasketa sakona erabiliz
View/ Open
Date
2018-10-15Author
Elu Etxano, Aitzol
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan-proiektuaren helburu nagusia Hitz-Adiera Desanbiguazioa (HAD) ezabatzeko informazio multimodalaren erabilpena aztertzea da. Funtsean, ikasketa sakoneko teknikak erabili dira bi helburu nagusiekin. Batetik, hitz, irudi eta hitz-adieren errepresentazio semantikoak lortzea embedding bektoreen bidez, iturri multimodaletan oinarrituz, hala nola, testuak eta irudiak. Bestetik, ikasketa sakonean oinarritzen den sistema bat garatzea, aurreko errepresentazioak erabiliz, HAD gauzatzeko aukera ematen duena. Horretaz gain, ebaluaziorako datu multzoa osatu da, sistemaren parametroak doitzeko eta ebaluazioa gauzatzeko.