Bizkaiko erresidentziak borrokan! Langile borrokatik ahalduntze feministara
View/ Open
Date
2018-10Author
Fernández Vicario, Nahia
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikerketa honen bidez, Bizkaiko Erresidentzietako Borroka izango dugu aztergai, bi urte eta 378 greba egun iraun dituen gatazka feminizatua, alegia. Erresidentzietako langileek aurrera eramandako greban jarriko da fokua, klase borrokatik abiatuta ahalduntze feminista prozesuak eman diren, eta hala izan balitz nola suertatu diren aztertzeko helburuarekin. Xede honetarako, lehenik eta behin zerbitzuotako langileen eta oro har sektorearen baldintzak testuinguratuko dira. Sektore feminizatua denez, emakumeen egoera lan merkatuan zein sindikalgintzan aztertuko dira, ondoren ahalduntze feministaren inguruko hausnarketak plazaratuko direlarik, galdera nagusi hau darabilgularik: posible al da, prekarizatua eta feminizatua dagoen sektore baten baitan, eta kutsu androzentriko nabarmena duen sindikalgintza eredu baten baitan ahalduntze feminista prozesuak aurrera eramatea? Galdera honi era egokienean erantzuna ematen ahaleginduko gara, azkenik, Bizkaiko Erresidentzietako Gatazkan parte hartu zuten grebalarien ahots eta kontakizunen bidez.