2017-2018 ikasturteko IPI Sansomendi ikastetxeko DBH 4. mailako heziketa fisikoko programaren barne-logikaren eta generoaren arteko atazkaren analisia
View/ Open
Date
2018-11-26Author
Recagorri Gonzalez, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
Hurrengo lanaren helburua Vitoria-Gasteizen kokatutako IPI Sansomendi ikastetxeko Heziketa Fisikoan oinarritutako analisi etnografiko bat egitea da, bertan DBH 4. Mailan 2017ko Urritik 2018ko Maiatzera bitartean behaketa parte-hartzailea eginda, jarduerak erregistratuta, sailkatuta eta Euskal kultura tradizionaleko genero eredu ezberdinetan oinarritutako azterketa bat eginda. Behaketa parte-hartzailea eta dokumentuen azterketak egin dira Heziketa Fisikoaren testuingurua ikertzeko. Ondoren, IPI Sansomendiko DBH 4. Mailako Heziketa Fisikoan proposatu diren jardueren barne ezaugarriak aztertu dira, zehatzagoak izateko, espazioa, harremanak eta denbora aztertu egin dira, gero ezaugarrien arteko loturak egiteko (joko-jolas motak aztertuz). Bukatzeko genero ikuspuntutik errealitateak aztertzen joan dira. Lan honetan ondorioztatu da IPI Sansomendi ikastetxeko DBH 4. Mailan eredu maskulino hegemonikoa emakumeei egotzitako eredu femeninoaren gainetik dagoela, botere harremanetan desoreka bat sortuz mutilen alde, baina tradizioan eredu femeninoarekin lotuta dauden ezaugarriak ere proposatzen dira klaseetan.