Gainpisua/obesitatea eta hipertentsioa duten pertsonetan jarduera fisiko aerobiko-programa baten osteko efektuak ariketarekiko odol-presioaren erantzun akutuan
Abstract
SARRERA: Hipertentsioa (HTA) eta obesitatea/gainpisua arrisku kardiobaskularren faktore nagusienak dira, bien arteko lotura zuzena izanik. Hala ere, jarduera fisiko eta dieta gomendioen bitartez, arrisku kardiobaskularrak murriztu daitezke, obesitatea eta HTA murriztuz. HELBURUAK: HTA eta gainpisua/obesitatea duten pertsonetan dietainterbentzioa eta jarduera fisiko aerobiko-programa baten osteko efektuak ariketarekiko odol-presioaren erantzun akutuan (atsedenaldian, esfortzu pikoan eta errekuperazioan) aztertzea da. METODOAK: EXERDIET- HTA ikerkuntzan 206 parte hartzaile (adina= 53.7±7.9 urte) parte hartu zuten. Gaitasun fisikoaren neurketak esfortzu probaren bitartezko bizikleta ergometriko baten bitartez izan zen. 16 asteko jarduera fisiko interbentzioa egin zitzaien, 2 talde ezberdinetan banatuz ariketa kontrol taldea (AKT), beraien kabuz eta ariketa fisiko taldea (AFT), astean bitan gainbegiratua egonez. Guztiek, DASH dietaren gomendioen bitartez lagunduta. Interbentzio hasieran eta ondoen proba guztiak errepikatu ziren. EMAITZAK: Interbentzio hasierako eta ondorengo baloreak aztertuta, talde osoa begiratuta, atsedenaldiko odol presioan, bai sistoliko (PAS)- baita diastolikobalioetan (PAD) jaitsiera agertu ziren (p<0.001), eta baita taldea banatu zenean (p≤0,05). Aldiz, presio arterial pikoan AKT taldeak bakarrik PAS-jaitsiera erakutsi zuen (p=0.014) . Errekuperazioaren kasuan, PASerrek1 balioan ez dago aldaketa esanguratsurik bi taldetan (p<0,05). Hala ere, PADerrek1 balioan jaitsiera egon zen bi taldetan (p<0,001). Bestetik, PASerrek3 balioa bakarrik AFT taldean jaitsiera agertu zen (p<0,001), eta PADerrek3 balioan, ordea, bi taldetan jaitsiera erakutsi zen, (p<0,001). KONKLUSIOAK: Obesitatea eta HTA duten pertsonetan, atsedenaldiko eta ariketaren ondoko tentsio arteriala-balioen jaitsierak bizi-estiloaren aldaketaren garrantzia (dieta eta ariketa fisikoa) indartzen du.