Cabacas Liceranzu sendia eta semearen ustekabeko heriotza. Amaitu gabeko oroimen historia bat.
View/ Open
Date
2018-12-03Author
Ortiz de Guinea Iñiguez de Ciriano, Asier
Metadata
Show full item recordAbstract
Iñigo Cabacas Lizeranzu gaztearen ustekabeko heriotz traumatikoa aintzat harturik, haren sendiaren oroimenaren historia bat idatzi dut. Hartara, lanaren lehen atala memoria eta historia (norbera zein den, ze ezaugarri eta xede dituen,...) arteko hartu-emanari eskaini ostean, aipatu kasu azterketari heldu diot.
Bigarren zatian, beraz, gurasoen oroimenaren historia osatzen ahalegindu naiz, beti ere Euskal Erkidegoko administrazioaren jokabidearekin uztartuta. Gurasoen oroitzapenaren bilakaera dugu aztergai, beraz, lanaren atal honetan. Hau da, denbora- une ezberdinei so egin diegu, eta ondoren, memoriaren historia osatzen joan eta oroimenaren ezaugarriak (iraganeko gertaera epaitzen ote duen, aldatzen ote den...) betetzen ote diren aztertu