Egipto eta Mesopotamiaren arteko elkartrukeei hurbilketa Brontze berrian zehar (K.a. 1600-1100)
View/ Open
Date
2018-12-03Author
Fernández Larrea, Oreina
Metadata
Show full item recordAbstract
Ekonomia elkartrukeak Brontze Berriko estatuen arteko harremanak ezagutzeko aukera bikaina dira. Zentzu honetan, iturri arkeologikoez gain, El Amarna garaiko Eskutitzak informazio iturri oinarrizkoa bihurtu dira ikerlarientzat. Lan honetan, elkartruke motak, erabilitako bideak eta trukaturiko ondasunak azaldu ostean, El Amarnako EA 1 eskutitzetik EA 14 eskutitzera aztertuz, elkartrukeetan barneratuko gara Babilonia Kasita eta Egiptoko Erreinu Berria aztertuz. Eskutitzak elkartrukeen ezaugarriak finkatzeko baliogarriak izateaz gain, harreman politikoen testigantza dira. Horrez gain, metalek, patroi edo opari gisa, eta emakumeek, ezkontza diplomatikoen bidez, izandako papera erabakigarria izango da estatuen arteko harremanak definitzerako orduan.