Harkaitz Canoren "Twist" eleberriko testuartekotasuna eta Bolañoren eragina aztergai
View/ Open
Date
2018-12-03Author
Melendez Arteaga, Pello
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua 2011. urtean argitaraturako Twist eleberriaren testuartekotasun estrategietara hurbilpen bat egitea da. Helburu honekin, eleberrian zehar aurki daitezkeen ahots ezberdinen bilketa, eta bereziki, eleberria Roberto Bolañoren hainbat obrekin lotzen duten elementuen azterketa egin da.
Erkaketa literarioarekin hasi aurretik, intertestualitate kontzeptuaren berri emango da, lehenik eta behin, testuartekotasunaren kontzeptuaren bilakabidearen sarrera bat eginez. Honen ostean, mekanismo intertestualean parte hartzen duten faktoreen aurkezpen bat egin da eta ondoren adituek emandako testuartekotasunaren kategoriekin jarraitu da, . bereziki Genettek egindako sailkapenari so eginez. Atal honekin amaitzeko, irakurleak intertestualitatean duen funtzioaren aipamen labur bat egin da.
Bigarren atalean Harkaitz Cano idazlearen eta Twist (2011) eleberriaren inguruko oinarrizko informazioa eskaini eta jarraian testuartekotasun baliabideak aztertu dira. Alde batetik, intertestualitatearen agerpen esplizituak bildu dira literatura edo arte adierazpen ezberdinei egiten zaizkien aipamenak ugariak laburbilduz eta bestetik, testuartekotasun agerikoa duten zenbait pasarteri buruzko iruzkin bat egin da.
Hurrengo atalean Twist eleberrian dauden testuartekotasun estrategia inplizituak aztertu dira, Canoren eleberriak Roberto Bolañoren Los detectives salvajes (1998) eta 2666 (2004) lanekin dituen loturak aztertuz, eta idazle txiletarraren bizitza eta obrari buruzko oinarrizko informazioa eman da. Estrategia hauen nondik norakoak aztertzeko, hiru eleberriak erkatu dira, estilo, pertsonaia eta gaien arteko paralelismoak aurkitzeko asmoz. Aurkitutako antzekotasunak, gehienbat eleberrian garrantzi nabarmena duten gaien, eta lehen mailako zein bigarren pertsonaien artekoak dira. Hala ere aipatu beharra dago, atal honetan aurkeztutako paralelismoak irakurlearen pertzepzioarekin lotuta daudela.
Azkenik, erkaketa literarioan azaleratutako estrategia intertestualen ondorioak eman dira eta Canoren eleberrian dauden Bolañoren eraginak baieztatu ahal izan dira. Horrela, Bolañoren bi lanetako zenbait gai, egitura edota pertsonaien zenbait ezaugarri Canoren lanean ere aurkitzen direla berretsi ahal izan da.