Migrazio fluxuak eta ingurumena: errefuxiatu klimatikoak
View/ Open
Date
2018-12-04Author
Arkotxa Zabala, Edurne
Metadata
Show full item recordAbstract
Aldaketa klimatikoa egungo errealitatea da; berarekin, era zuzenean, muturreko ondorio ugari, gizartearen zein naturarengan, ekartzen dituelarik. Besteak beste berotze globala, izotzaren urtzea, itsas mailaren gorakada, ekosistemen gaineko efektuak, giza osasunaren kaltetzeak, lehen sektorearengan ondorio negatiboak, eragin ekonomikoak eta abar. Sorturiko muturreko egoera hauek milaka pertsonek haien etxeetatik ihes egitea eragiten dute. Ondorengo lanak aldaketa klimatikoak bultzatzen dituen giza mugimenduak aztertzea du helburu, errefuxiatuen kontzeptu juridikoa berrikusteko garaia den honetan, egungo gizartearen errealitatera zabaltzeko, hala nola ingurugiroaren hondamenarengatik gertatzen diren migrazioak barne hartzeko. Helburu hori betetzeko lehendabizi ingurumenaren eta migrazioen arteko erlazioari buruzko aurrekari teorikoak aztertu dira, bai eta aldaketa klimatikoa eta bere ondorioak ere. Ostera eta gaiari zuzenean heltzeko, errefuxiatu klimatiko terminoak bere baitan dituen terminologia desadostasunak aztertuko dira, jarraian, migrazio klimatikoen inguruan dauden datu orokor eta aurreikuspenak bildu dira. Analisiarekin bukatzeko, arrazoi klimatikoengatik migratzen duten errefuxiatuen egoera modu sakonago batean ezagutzeko, Bangladesh herrialdeko kasua aztertu da, bertan aldaketa klimatikoak sortzen duen muturreko egoerak migrazioak eragin dituelako, arazoa gatazka sozial eta etnikoa bihurtuz. Lana jorratzeko erabilitako metodologia dagokionez, idatzizko iturriak izan dira nagusienak; iritzi zein zientzia artikuluak, liburu, aldizkari, erreportaje eta liburuxkak. Horrez gain, ahozko iturriak ere erabili izan dira, hala nola, errefuxiatuak laguntzeko helburua duen, CEAR erakundeko kide batekin eginiko elkarrizketa. Lanean zehar hiru hausnarketa nagusi gelditu dira agerian; lehendabizi migrazioen eta klimaren arteko erlazioa ukaezina dela, izan ere, XX. mendearen amaieran ingurumen arrazoiengatik gertaturiko giza mugimenduak arrazoi politiko eta gerra arrazoiak izandakoak gainditu zituzten. Bestalde, egoera honetan gizarte talde eta eskualde batzuk zaurgarriagoak direla ikusi da, nahiz eta haien erantzukizuna aldaketa klimatikoan txikia izan kasu askotan. Horren isla herrialde pobreek edota emakumeek bizitako egoera da, zeintzuk haien oinarrizko eskubideak egunero urratuak ikusten dituzte aldaketa klimatikoak larriago bihurtzen dituen migratzeko kausak direla eta. Azkenik eta errealitatea kezkagarria izan arren, nazioarteko antolakuntza juridikoak desplazatu edo errefuxiatu klimatikoak oraindik ez dituela onartzen ikusi da, pertsona hauek inolako babesik gabe utziz. Ingurumen politika eraginkorrek eta aldaketa klimatikoarekiko adaptazio estrategiek migrazio asko saihestu dezakete. Hala ere, epe ertain/luzeko konponbideak konponbide, migrazio klimatikoak gaur egunean ditugu dagoeneko, geroz eta gehiago izango dira eta premiazkoa da migratzaileen oinarrizko eskubideak bermatzea, erakunde askok dagoeneko salatzen duten moduan.