Gutxiengo sexualen osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatearen azterketa.
Date
2018-12-14Author
López Uranga, Selene
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Antzinean, harreman homosexualak ondo ikusita zeuden; kristautasunaren heltzearekin, LGB kolektiboa zigortu zen arte. Ordutik aurrera, hainbat tokitan txarto ikusita egon da. Gaur egun, orientazio sexuala, osasunean gertatzen diren desberdintasunen determinatzaile soziala da, heriotza eta erikortasuna handituz. Osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatean (OEBK) alderdi fisikoak, psikologikoak eta sozialak aurkitzen dira. Hainbat ikertzaileek, gutxiengo sexualeko pertsonek kanpoko aldagai sozialen ondorioz estresa jasaten dutela adierazten dute, nahaste ezberdinak eraginez.
Helburuak: Gutxiengo sexualen OEBK-an, heterosexualenarekin konparatuz, ezberdintasunak dauden aztertzea. Helburu espezifikoak planteatu dira: OEBK- rekin erlazionatutako aldagaiak zehaztea. Osasun mentalean eragina duten aldagaiak zehaztea. Ondorioz, LGB kolektibokoek nahaste gehiago garatzen dituzten aztertzea.
Metodologia: PubMed, Scielo eta beste datu baseetan bilaketa estrategiko ezberdinak burutu dira. Ondoren, barne eta kanpo irizpideak aplikatuz, alderantzizko bilaketa eta irakurketa kritikoaren bitartez, helburua erantzuteko artikuluak hautatu dira.
Emaitzak: Totalean 21 artikulu aukeratu dira. Aldagai ezberdinak aztertu dira; OEBK-rekin bat datozen aldagaiak, osasun mentalaren asaldurak (depresioa, antsietatea, estresa eta gorputz itxura), eta egunean zehar eragiten dituzten nahaste ezberdinak (loa, elikadura, sustantzien kontsumoa, suizidioa eta auto- lesioak). Gutxiengo sexualen eta heterosexualen emaitzen artean desberdintasun ugari aurkitu dira, asaldura gehienak LGB pertsonetan ematen direlarik. Osasun fisikoa eta gorputzaren irudiarekin zer ikusia duten aldagaien artean kontraesanak aurkitu dira.
Ondorioak: Orokorrean, osasun mentalaren asaldurak eta egunean zehar eragina dituzten nahasteak LGB kolektibokoen artean gehiago ematen dira talde heterosexualen artean baino. Ondorioz, gutxiengo sexualek OEBK baxuagoa dute. Laginen desberdintasuna eta emaitzen artean aurkitutako kontraesanak direla eta, ikerketa gehiago behar dira. Erizainen rola, LGB pertsonen asaldura eta nahasteen detekzioa, prebentzioa edo laguntza eskaintzea izango da.