Zain kateter zentralen iragazkortasuna: Serum salinoarekin VS heparinarekin egindako zigilatzea
View/ Open
Date
2018-12-14Author
Olabe Aguirre, Markel Jose
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Zain kateter zentralak ospitaleko arretan denbora luzerako tratamendua asko baldintzatzen duten gailuak dira. Izan ere, abantaila terapeutiko handia suposatzen duten arren, konplikazio potentzialekin erlazionatzen dira, horien artean oklusioak nabarmenduz. Oklusioak ekiditeko, kateterren garbiketa serum salinoarekin egiten den arren, zigilatzeko heparina erabiltzen ohi da. Hala ere, heparinaren arrisku hematologikoengatik eta kostuengatik serum salinoa zigilatzeko aternatiba moduan ikertu da azkeneko urteetan. Berrikuspenek emaitza inkonklusiboak lortu dituzte eta heterogeneitate handia aurkitu dute aztertutako entsegu klinikoen artean. Entsegu klinikoetan mugapen metodologikoak aurkitu dira, ikerketa berrien beharra agerian utziz.
Helburua: Zain kateter zentralen iragazkortasuna mantentzeko, push-pause teknika eta presio positiboa eginez, serum salinoaren eraginkortasuna aztertzea heparinarekin egindako zigilatzearekin alderatuta.
Metodologia: Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko hiru unitatetan: Onkologia eta Hematologian, Zainketa Intentsiboetan eta Erreanimazio eta Anestesiako unitatan garatuko den zorizko entsegu klinikoa egingo da. Zain kateter zentralak dituzten 400 pertsonako lagin batetik, 200 pertsonako bi talde egingo dira zigilatzerako erabiltzen den soluzioaren arabera. Talde batean zigilatzea serum salinoarekin (10mL) egingo da push-pause teknika eta presio positiboa eginez eta bestean ordea, heparinazko soluzioarekin (10Ui/mL 5mL-tan). Paziente bakoitzak bi hilabeteko segimendua izango du. Emaitza aldagai nagusia kateterraren iragazkortasuna izango da. Datuen analisi multibarianteak egingo dira SPSS programa erabiliz.