Automobileko aire egokituaren modelizazioa sare neuronalen bidez
Date
2018-12-21Author
Ferreres Eceiza, Maitane
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Sare neuronal arti zialak neuronen sare elkarlotuan oinarritutako metodo konputazionalak
dira. Sare neuronal elkarlotu hauek zeharo aldatu dute sistema informatikoek datuak tra-
tatzeko duten ahalmena, telekomunikazioetan, medikuntzan, ekonomian eta beste hainbat
arlotan aurrerapen handiak ekarriz.
Gradu amaierako lan honen helburua sare neuronal arti zialek sistema ezlinealak mo-
delizatzeko duten ahalmena aztertzea da. Horretarako, ibilgailuko klimatizadore baten
kontrola modelizatuko da, sare neuronalek sistema modelizatzeaz gain pertsonalizatze-
ko aukera ere ematen baitute. Sare neuronalek datuak behar dituzte ikasketa prozesua
burutzeko. Datu errealak ezin ditugunez lortu, lehenengo, Matlaben bidez ibilgailuko kli-
matizadorearen eredua landuko da eta bere emaitzetatik datuak lortuko dira. Ondoren,
datu hauekin sare neuronalen bidezko klimatizadorearen erantzunak aztertuko dira eta
Matlabeko ereduaren datuekin konparatuko dira.