Hagin (Taxus baccata L.) populazioen egitura demografikoa Euskal Autonomia Erkidegoan
View/ Open
Date
2018-12-21Author
Jauregi Aguirre, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Hagina (Taxus baccata L., Taxaceae) gainbeheran dagoen espeziea da, faktore ezberdinak izan direlarik honen eragile: mendeetan zeharreko klima aldaketa, gizakiaren eraginez gertatutako habitat naturalen asaldatze eta espezieen banaketen aldaketa, konpetentzia eta birsorkuntza arazoak. Ikerketa honen helburu nagusia hagin-basoen egitura bi eskualde klimatikoen (klima ozeanikoa eta trantsizio klima) artean konparatzea zen. Horretarako, sei hagin populazio hautatu ziren, hiru Gipuzkoan, Euskal Herriko eskualde Eurosiberiarrean (Alkiza, Aralar eta Pagoeta), eta beste hiru Araban, Euskal Herriko eskualde Eurosiberiarrean baina trantsizio zonaldean (Okina, Toloño eta Arluzea). Alde batetik, basoen konposizioari eta espezie nagusienen tamainen egiturari erreparatu zitzaion eta hagina espezie dioikoa denez, populazio ezberdinetako haginen sexu ratioa ere neurtu zen. Eta beste alde batetik, espezie nagusien birsorkuntza-gaitasunak aztertu ziren, ikertutako basoen etorkizuna islatzen baitute. Azkenik, ugaztunen herbiboriari ere erreparatu zitzaion, herbiboriak zuhaitz espezieen eta bereziki haginaren birsorkuntza mugatu baitezake. Zentzu honetan, zuhaitz espezie nagusienen herbiboria kalteak kuantifikatu ziren aztertutako basoetan. Populazioen arteko hagin dentsitateen arteko alde nabarmenik ez zen behatu. Sexu ratioari dagokionez, orokorrean arren aldeko balantzea behatu zen populazio gehienetan, Aralarren soilik ziren emeak nagusi, eta orokorrean Arabako populazioak orekatuagoak ziren. Birsorkuntza-tasa nahiko altuak behatu ziren, ikertutako basoetan espeziearen etorkizuna bermatzen dutelarik. Azkenik, birsorkuntza-tasetan herbiboriaren eragina nabaria zen, baina beste zenbait faktore ere kontuan hartu beharrekoak ziren, basoaren kudeaketa intentsitatea bezala. Klimaz harago, ikerketan
kontuan hartu ez ziren beste faktore batzuek emaitzetan eragina izan dezakete, hala nola, iraganeko basoen kudeaketa, lurzoru mota edo geologia.(Euskera) [EN] European yew (Taxus baccata L., Taxaeae) is an endangered tree species prone to decline. It seems that many factors can cause this decline: global warming during the last centuries, anthropic pressure causing changes in habitat and species distribution, competition and limitations on regeneration. The aim of this study is to compare the structure of yew populations in two different climatic regions: oceanic climate and transition climate. For this purpose, six yew populations were monitored, three in Gipuzkoa, at the Eurosiberian region of the Basque Country (Alkiza, Aralar and Pagoeta), and other three in Araba, also at the Eurosiberian region of the Basque Country but in the transition area (Okina, Toloño eta Arluzea). On the one hand, we focused on forest composition and main species size structure. Since yew is a dioecious species, we also measured the sex ratio of the different populations. On the other hand, we calculated the
regeneration-capacity which estimates the capacity of a given species to replace the existing adults in a near future. Finally, we analyzed mammal herbivory risk and damages for main tree species, as it can limit tree regeneration. Observed differences between populations in adult yew density seems related to other factors different than climate. Male proportion were overall higher than female proportion, except in Aralar, where females were more abundant. In addition, sex ratio was more balanced for populations in Araba than in Gipuzkoa. Regeneration was generally high, guarantying the future of the species in the studied populations. Finally, it seems that herbivory could limit yew regeneration, although many other factors should be taken into consideration such as forest management intensity. Some other factors, apart from climate, can influence recorded results, past forest management, soil type or geology. (English)