FDG-PET eta gandor iliakoaren hezur muin biopsiak jokatzen duten papera Zelula Handien B motako Linfoma Hedatsuaren estadiajean
Abstract
[EUS] Zelula handien B motako linfoma hedatsua (ZHBLH) Ez-Hodgkin linfoma (EHL) mota ohikoena da. Estadiajerako erabiltzen den sistema Ann Arbor eskala da; non hezur muinaren infiltrazioak eragina duen. Ondorioz, hezur muin infiltrazioak inpaktu pronostiko eta terapeutikoa du. Orain arte, hezur muin biopsia izan da hezur muinaren infiltrazioa identifikatzeko oinarrizko teknika; baina sedazioaren premiaz gain, albo-ondorio ugari inplikatzen ditu. 18F-fluoro- 2deoxy-D- glucose positron emission tomography (FDG-PET) teknikak linfomen estadiajean paper garrantzitsua jokatzen duen arren, eztabaidan dago honek hezur muinaren ebaluatzeko eta HMB ordezkatzeko balioa. Ikerketa honen helburua HMB-ak PET-arekiko oinarrizko informazio gehigarririk ematen duen ikuskatzea da, horrela Donostiako Ospitale Unibertsitarioko Hematologia Zerbitzurako estadiaje algoritmo bat ezartzeko