Ariketa fisikoa eta mina zein funtzio mailaren arteko erlazioa. Errebisio sistematikoa.
View/ Open
Date
2019-01-17Author
Gorritxategi Basauri, Peru
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Ikerketa honek sistematikoki errebisatu zuen ariketa fisikoak minarengan zein funtzioan duen eragina. Artikuluen bilaketa PUBMED eta GOOGLE SCHOLAR datu base elektronikoetan egin zen, baita errebisioan sartzen ez ziren errebisio sistematikoetako artikulu interesgarriak hartu ziren. Ikerketa guztiek jaso behar zituzten pazienteen jarduera fisiko (edo forma fisiko) mailak; astero egindako ariketa fisiko kantitatea, intentsitatea eta frekuentzia. Ondoren, neurketa horien eta pazientearen eguneroko minaren intentsitatearen arteko erlazioa begiratu zen alde batetik, edo bestela min esperimentalari zer nolako erantzuna azaltzen zuten pazienteek, jarduera fisikoaren bidez sailkaturiko taldeetan. Barneratze irizpideak 20 artikuluk bete zituzten, eta horietatik 12 artikulutan paziente sintomatikoei minari eta osasunari buruzko eskalak pasatu zitzaizkien. Hortaz gain, 6 artikulutan paziente osasuntsuak hartu eta egiten zuten ariketa fisiko mailaren arabera sailkatu ondoren, min esperimentala (Min muga, min tolerantzia, eta abar.) neurtu zitzaizkien. Beste 3 artikulutan forma fisikoak minean zuen eragina neurtu zuten; bi ikerketek ohiko mina zutenengan eta beste batek min esperimentalarengan zuen eragina. Ariketa fisiko kantitateak minarengan eragina zuela 11 artikuluk defendatzen zuten; horietatik lautan subjektu sintomatikoek ez zituzten gomendatutako jarduera fisiko kantitateak betetzen eta beste zazpi ikerketetan ikusi zen ariketa fisiko kantitate egokiek minarengan babes efektua eragiten zutela, bai min kronikoan zein esperimentalean. Ariketa fisikoaren intentsitateak minarengan eragina zuela 9 ikerketetan ikusi zen, ariketa intentsoagoak hipoalgesia nabarmenagoa eta osasunean onura gehiago eragiten zituela nabarmendu zuten. Azkenik, forma fisikoaren eragina min lunbarrean edo arazo muskuloeskeletikoetan nabaria zela azaldu zuten, forma fisiko hoberena zutenek min edo sintoma gutxiago aurkeztuz. Ondorioz, ariketa fisikoa min kronikoa prebenitzeko zein tratatzeko tresna baliagarria da, hipoalgesia eta min pertzepzioan alterazioak eragiteko duen gaitasunagatik, klinikarako oso baliagarria izanik.