Bizitzaren amaierako arreta espirituala.Osasun profesionalen parte hartzea
View/ Open
Date
2019-01-17Author
Serrano Pejenaute, Idoya
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Lan hau euskeraz dago idatzitza. Bertan bizitzaren amaierako arreta espirituala aztertuko da, zainketa aringarrien arloan sakonduz. Lanaren helburua, heziketa pertsonalaz gain, arreta espiritualaren egungo egoera ezagutzea eta osasun profesionalak arlo horren garrantziaz ohartaraztea da. Horretarako, honako gaien inguruko bilaketa bibliografikoa egin da: heriotza gure gizartean eta medikuntzan, bizitzaren amaierako behar espiritualak, hauek antzemateko tresnak eta azken horien tratamendu egokiak; beti ere, medikuaren ikuspuntua kontuan izanda. Horrez gain, bizitzaren amaierarekin harremanetan dauden osasun profesionalen espiritualtasunaren pertzepzioa ezagutzeko, SECPALeko espiritualtasun taldeko GES galdetegiaren bidezko azterketa burutu da Bizkaiko bi erakundetan: San Juan de Dios-eko Zainketa Aringarrien Unitatea (Portugalete) eta Igurco taldeko Orue Adinekoen Egoitzan (Amorebieta). Emaitzetan azpimarratzekoa da profesionalen heziketaren beharra. Tresna asko garatu dira behar espiritualak antzemateko eta tratatzeko, baina, langileak sentsibilizatu eta hezi behar dira. Arlo hau lantzea gaixoarentzat onuragarria izango da modu pertsonalizatuan egiten badugu. Oro har, lan honetan gizartean heriotza prozesua lantzearen beharra azpimarratzen da, honek bizitzaren amaierako arretan eta beraz, zainketa aringarrietan eragina duelako. Arreta osoa izateko bizitzaren amaiera azaleratzen diren behar espiritualak kontuan izatea berebizikoa da. Aipatutako tresnak barneratu eta klinikan aplikatu behar dira, gaixoen behar espiritualak antzemateko eta tratatzeko. Prozesu honetan heziketa ezinbestekoa da, osagile bezala bizitzaren arreta oso bat eman ahal izateko.