Hazkuntza hormona errekonbinatearen erabilera terapeutikoa pediatrian
View/ Open
Date
2019-01-18Author
Cuevas Garro, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Hazkuntza hormona (GH) errekonbinantea altuera baxua sortzen duten hainbat patologien tratamenduan erabiltzen da. Hauen artean GH jariapenaren murrizpena, Turner sindromea, giltzurrun gutxiegitasun kronikoa, Prader Willy sindromea, adin gestazionalerako txikia izatea, SHOX genearen mutazioa eta GH inaktiboaren jariapena sailkatzen dira. Ikerlan honen helburua GH errekonbinantearen erantzuna patologia ezberdinen arabera nola azaltzen den aztertzea da. Honekin batera, tratamenduak sortu ditzakeen eragin desiragaitzen intzidentzia deskribatuko da. Horretarako, kohortes ikerketa erretrospektibo deskribatzaile bat egin da. Bertan, GH errekonbinantearekin 2005eko martxotik 2016ko abendura bitartean tratamendua jaso duten pazienteen datuak jaso dira. Gure lagineko pazienteek, lehenengo urtean batez ere, erantzun ona aurkeztu dute hazkuntza hormona errekonbinantearen tratamenduarekiko. Prader Willy eta Turner sindromea duten pazienteek beste taldeekiko tendentzia ezberdina aurkeztu dute.