Leuzemia akutuak adin pediatrikoan Donostia Ospitalean (2009-2015)
View/ Open
Date
2019-01-18Author
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Metadata
Show full item recordAbstract
Leuzemia gaiztotu den ama-zelula linfoide edo mieloide heldugabe batetik sortzen da, zelula honek desberdintzearen puntu berean blokeatuta dauden ama-zelula identikoen klon bat eratzen duenean. Prozesu honetan faktore genetikoek eta ingurumen-faktoreek eragiten dute nagusiki.
Adin pediatrikoko minbizirik ohikoena da leuzemia, haur-minbizien %30-etik gora hartzen du. Estatu Batuetan 3000 bat kasu diagnostikatzen dira urtean (1) eta Espainian, aldiz, 200 inguru (2). Haurtzaroan agertzen diren leuzemiak akutuak izaten dira normalean. Hauek bi talde nagusitan banatzen dira: leuzemia linfoblastiko akutua (LLA) eta leuzemia mieloide akutua (LMA).