Ur hotzaren eragina kanpo belarriko entzunbideko exostosian, Gipuzkoako Surflarietan
View/ Open
Date
2019-01-21Author
Ucín Gurrutxaga, Julen
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Kanpo Belarriko Entzunbideko Exostosia (KBEE) bertako hezurraren hazkuntza bezala da ezaguna. Hazkuntza horren oinarria zabala izaten da. Kanpo belarriko entzunbidearen barnealdean kokatzen da, eraztun tinpanikoa hezur tenporalarekin elkartzen den lerroan, luzetara. Joskura tinpanomastoideo eta tinpanoeskamoso inguruan, hain zuzen ere. Anitza, aldebikoa eta simetrikoa izaten da, eta hezur hazkuntzaren gainetik azal fin normala egon ohi da.
Ikerketa batzuk diote exostosiak ohikoagoak direla entzunbide aurreko zein atzeko paretetan, goiko edo beheko paretetan baino. Geroago ordea, honako hau zalantzan jarri da, lesioak kuadrante guztietan proportzio berdinean aurkitu direnean.