Kanporatzea eta Etsaiaren Zigor Zuzenbidea: hausnarketa kritikoa ikuspegi aktuarial-gerentzial batetik
View/ Open
Date
2018-07-06Author
Colomo Iraola, Helene
Metadata
Show full item recordAbstract
Jarraian aurkezten den lanaren oinarrian aurkitzen den gaia atzerritarren eta
estatuaren arteko boterezko harremana da. Bertatik abiatuta, harreman hori praktikan
nola gauzatzen den eta zein ondorio ekartzen dituen aztertu dut, ikuspegi teoriko zein
enpiriko kualitatibo batetik. Hain zuzen ere ikerketa enpiriko kualitatibo hau da lan hau
gainerako gradu amaierako lanetatik bereizten duena.
Lan honetan zehar beraz, arestian aipatutakoarekin erlazionaturik dauden
hainbat aspektuz gainera, kanporaketa zigorraren erregulazioa izan dut aztergai, bai eta
bere erabilera politika migratzailearen instrumentu bezala immigrazio irregularraren
aurka borrokatzeko. Era berean, erabilera horretatik eratortzen diren agertoki eta
praktika ezberdinak aipatu ditut, esaterako, egoera irregularrean aurkitzen diren
pertsonak lokalizatuta egoteko bideraturik dauden jardun polizialak, edota kanporaketa
espresen problematika.