Show simple item record

dc.contributor.advisorPrieto Sobrino, Ailette
dc.contributor.advisorZuloaga Zubieta, Olatz
dc.contributor.authorZabaleta Silloniz, Itsaso ORCID
dc.date.accessioned2019-02-08T07:36:55Z
dc.date.available2019-02-08T07:36:55Z
dc.date.issued2017-12-01
dc.date.submitted2017-12-01
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/31445
dc.description288 p.es_ES
dc.description.abstractAzken urteotan, konposatu fluoratuenganako kezka handituz joan da gizartearen eta zientzialarien artean. Izan ere, kutsatzaile hauek gure eguneroko bizitzan erabiltzen diren material eta tresna ugaritan aurki ditzakegu euren egiturak ematen dizkien propietate bereziei esker, hala nola, alfonbretan, kirol-arropetan, jakiak ontziratzeko materialetan eta sukaldeko tresnetan aurki daitezke. Tesi honen helburu nagusiak bi izan dira; alde batetik, konposatu fluoratuak determinatzeko metodo analitikoen garapena eta, bestetik, metodo horien aplikazioa ikerketa kasu errealetara.Metodo analitikoei dagokienez, hiru metodo desberdin garatu dira konposatu hauen kuantifikazioa barazki eta lurretan, arrainetan eta ontziratze materialetan burutzeko. Laginaren prestaketa-urratsean ultrasoinu fokatuen bidezko erauzketa erabili den bitartean, analisia likido kromatografia-tandem masa espektrometria teknikaren bitartez burutu da, bereizmen baxua kuantifikatzeko eta bereizmen altua konposatuen identifikaziorako.Behin metodo analitikoak garatuta, ikerketa lan desberdinetan aplikatu dira. Alde batetik, hainbat herrialdetan debekatuta egon arren oraindik nekazaritza arloan erabiltzen den Sulfluramida pestizidaren degradazioa aztertu da lurrean 81 egunetan zehar. Ikerketa honetan hainbat degradazio produktu determinatzeaz gain, degradazioaren eragina barazki baten (azenarioa) presentzian aztertu da. Emaitzen arabera, Sulfluramida lurrean toxikotasun handia duten konposatu fluoratuetara (azido perfluorooktanoikora, PFOSera, besteak beste) degrada daiteke barazkien presentziak degradazio hau bizkortzen duelarik.Bestalde, Espainiako, Frantziako eta Portugaleko kostetan bildutako, ostra, muskuilu eta arrain gibelen monitorizazioa burutu da gure kostaldetako konposatu fluoratuen maila aztertzeko. Ildo berean, arrainetan detektatu den eta industrian erabilera ugaria duen 8:2 diPAP konposatu fluoratua aukeratu da Plentziako Itsas Estazioan (PIE, UPV-EHU) arrainen esposaketa bat egiteko. Esposaketa hau 7 egunetan zehar aurrera eraman ostean, kutsatzaile honek proteinetan aberatsak diren ehunetan (gibela, plasma, sakatsak) metatzeko gaitasuna ikusi da. Horretaz gain, hainbat degradazio produktu detektatu dira ehun desberdinetan zehar. Azkenik, Europako, Ameriketako eta Asiako hainbat herrialdetako mikrouhinen bidez prestatzen diren krispeten ontziratze materialak aztertu dira konposatu fluoratuen presentzia baieztatzeko. Lan honetan, egitura desberdinetako hainbat konposatu fluoratu determinatu ahal izan dira eta desberdintasunak ikusi dira Amerika eta Europako krispeten ontziratze-materialetan eta Asiakoetan, azken hauetan akumulagarriagoak diren kate luzeko eratorriak detektatu direlarik.es_ES
dc.language.isoenges_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjecttoxicologyes_ES
dc.subjecttoxicologíaes_ES
dc.titleAnalytical method development for the occurrence, distribution and transformation assessment of fluorinated compounds in biota and packaging materials.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c)2017 ITSASO ZABALETA SILLONIZ
dc.identifier.studentID553796es_ES
dc.identifier.projectID19533es_ES
dc.departamentoesQuímica analíticaes_ES
dc.departamentoeuKimika analitikoaes_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record