Labar-artea Euskal Herrian
View/ Open
Date
2019-03-26Author
Lecuona Ruíz de Luzuriaga, Eder
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen bitartez, gaur egun Euskal Herria bezala ezagutzen dugun eremu geografikoan, aurkitutako margo eta grabatuen berri emango dugu. Horretarako, lan bibliografikoak, web orrialdeak eta prentsan agertutako berriak izango ditugu informazio iturri nagusi. 1904. urtetik gaur egun arte, 2019. urtea, labar artea duten 30 bat kobazulo aurkitu dira Euskal Herrian. Epealdi honetan bi fase bereiztuko ditugu. Lehenik, 2000. urte artekoa. Non zortzi kobazulo aurkitu ziren, Santimamiñe eta Ekain ospetsuenak izanik gurean eta, bigarrenik, 2000. urtetik aurrerako fasea nabarmenduko dugu. Bigarren fase honetan aurkikuntzen berpizte fase bat izan da. 22 kobazulo berri aurkitu dira labar-artea duten zantzuekin. Horretarako, laburki azalduko ditugu zein teknika, kolore, material eta euskarri erabiltzen zituzten gizaki horiek beraien egitasmoak aurrera eramateko orduan. Geroago, lehenengo faseko kobazulo garrantzitsuenak aztertuko ditugu, nahiz eta, ez ditugu era sistematiko batean aztertuko, dagoeneko, eskuragarri baitugu-eta kobazulo hauen bibliografia oparoa. Hala ere, garrantzitsua iruditzen zaigu nabarmentzea Ekain bezalako kobazuloa, bertan aurkitutako margoak benetan ikusgarriak baitira. Halaber, Ekainen, interpretazio zentro bat daukate. Kobazuloren margoen erreplika batekin. Bertan, labar-margoen ikuskatzea publiko osoari eskuragarri daude. Behin hau esanda, guretzako garrantzitsuena den bigarren fasean jarriko dugu arreta, hau da, azken aurkikuntzetan. Kronologikoki eta zein lurraldetan agertu diren zehaztuko ditugu. Esan beharra dago, Gipuzkoan eta Bizkaian soilik agertu direla margoak azkenaldian. Baina kopuru handi batean. Azken urteetan, adibidez Gipuzkoan, urtero agertu da kobazulo berri bat. Bizkaian, adibidez, Armintxe bezalako kobazuloa topatu dute, zeinak panel ikusgarri bat du non, besteak beste, lehoi bat nabarmentzen da. Fase honetan, azpimarratuko dugu Arkeologia taldeak -adibidez, Antxieta Jakintza Taldea Gipuzkoan- eta espeleologia taldeak, -adibidez ADES Bizkaian- duten garrantzia azken aurkikuntzetan. Honekin batera, datazioak eta erabilitako teknikak erakutsiko ditugu. Ikusiko ditugu zer-nolako erlazioak ematen diren alboan agertutako beste kobazulo batzuekin. Azken aurkikuntzen atala eta gero, ondorioekin amaiera emango diogu lanari. Bertan, laburbilduko dugu azken hamarkadetako bilakaera labar-artean gurean eta zer suposatzen duen gure kokapen geografikoa Kantauri isurialdean. Azkenik, zehaztuko dugu zein fasean aurkitzen garen eta zeintzuk diren etorkizunari begira ditugun erronkak.